euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zinemaldia asteburu honetan Berlinen Gernika EEaren eskutik, 'Irati', 'Karpeta Urdinak' eta 'Aztarnak' aurkeztuz

2023/11/15

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Pandemia garaian eten ondoren, Berlingo 'Gernika' Kulturverein Euskal Etxeak berriro ere ekin dio lehenago urtero antolatu ohi zuen bere Euskal Zinemaldia antolatzeari eta edizio berri bat iragarri du datorren asteburu honetarako, azaroaren 17, 18 eta 19an, hiru izenburu emanez, Paul Urkijoren 'Irati', Ander Iriarteren 'Karpeta urdinak' eta Maru Soloresen 'Aztarnak', hurrenez hurren, ostiralean, azaroak 17 'Irati', larunbatean azaroak 18 'Karpeta urdinak' eta igandean azaroak 19 'Aztarnak', euren zuzendarien eskutik. Saio guztiak Kino Moviementon, 20:00etan.


Berlingo Euskal Zinemaldiko eta bertan pantailaratuko diren ienburuen berri ematen duen iragarkia

Bestalde, hiriburu alemana esparru duen Gernika Kulturverein euskal etxe berlindarretik, bertako lehendakari Ainhoa Añorga Osak adierazi dio EuskalKultura.eus-i programa oso bat prestatu dutela azaro eta abenduan, besteak beste 2023ko Euskararen Eguneko ospatuz, eta aurtengoan ostiralarekin, abenduaren 1ean, kontzertu bat antolatu dutela Garazi eta Sala kantariekin urtero euskal etxeetan besta eta ospakizun handia den hitzordu honekin bat eginez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia