euskal diaspora eta kultura
2011/05/11
PUBLIZITATEA
Birmingham, Erresuma Batua. Birminghameko Midlands Arte Zentroan euskal zinema izango da ikusgai hilabete honetan, Birminghameko Unibertsitateak antolatu duen euskal, galiziar eta kataluniar zinemaldiaren baitan. Unibertsitatearekin bateran Etxepare Euskal Institutua, Ramon Llull Institutua, Galiziako Xunta eta aritu dira antolakuntzan.
Bihar bertan abiatuko da zinemaldia, “Elisa K" filme kataluniarrarekin. Judith Colell eta Jordi Cadena dira luzemetraiaren zuzendariak eta Cadena emanaldian izango da, filmeari buruzko hitzaspertua egiteko. Maiatzaren 19, aldiz, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren “80 egunean” film euskalduna izango da ikusgai. Jon Garaño zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera izango da. Bukatzeko, maiatzaren 26ean zinema galegoaren ordua izango da, "Crebinsky” filmarekin. Enrique Otero zuzendaria emanaldian izango da eta eztabaidan parte hartuko du.
Film guztiak jatorrizko hizkuntzan emango dira, ingelesezko azpitituluekin, eta sarrera doakoa izango da. Informazio gehiago Birminghameko Unibertsitatearen Euskal, Galiziar eta Kataluniar Ikasketa Zentroaren blogean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus