euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zinea, San Antolinak eta gehiago Caracaseko "Jazoera" berri buletinaren urriko alean

2013/10/17

Imanol Zubizarreta Eusko Etxeko kidea, Valdiviako Zinemaldian (Txile) hitzaldia ematen, Avid Technology enpresaren ordezkari (argazkia Jazoera)
Imanol Zubizarreta Eusko Etxeko kidea, Valdiviako Zinemaldian (Txile) hitzaldia ematen, Avid Technology enpresaren ordezkari (argazkia Jazoera)

PUBLIZITATEA

Caracaseko Eusko Etxeak lanean darrai, jo eta su, eta Jazoera albistari digitalaren bidez elkartean egin diren ekitaldien berri zabaldu du. Urriko ale honetan irailean zehar egin ziren ekitaldiak jaso ditu buletinak, esaterako San Antolin eguneko ospakizunak. Zineak ere tartea du oraingo honetan, Imanol Zubizarreta bazkideak Valdiaviako Zinemaldian (Txilen) eman zuen hitzaldiarekin eta Donostian saria jaso zuen "Pelo Malo" filmarekin. Horrez gain, azaroan Andoni Ortuzar EAJko EBBeko presidenteak Eusko Etxean emango duen mintzaldia ere iragarri du.

Caracas, Venezuela. Caracaseko Eusko Etxeak Jazoera buletinaren azken alea argitaratua du eta bertan aditzera eman ditu elkartearen iraileko ekitaldiak eta baita datozen asteetan egingo dituenk ere. Iraileko kontuekin hasita, San Antolingo jaiaren argazki kronika egiten du Jazoerak, bertara bildu ziren lagunek egun ederraz gozatu zutela azalduz hitzez zein irudiz.

Azarora begira, buletinak Andoni Ortuzar EAJko BBBeko presidentearen bisita iragarri du. Ortuzar azaroaren 5etik 7ra izango da Venezuelan, eta tarte horretan hitzaldi bat emango du Eusko Etxean.

Jazoeraren urriko ale hau irakurtzeko, jaitsi albistaria PDF formatuan hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia