euskal diaspora eta kultura
2013/03/22
PUBLIZITATEA
Paris, Francia. Pariseko Eskual Etxeak euskararen aldeko egitarau berezia antolatu du bihar arratsalderako, zinea eta Korrika uztartuz. Arratsaldeko bostetan jarri dute hitzordua eta Pariseko euskaltzaleei bertara biltzeko gonbitea egin diete antolatzaileek. Euskal etxearen egoitza parean Korrika 18ri ongi etorria emango diete, eta ondoren Laburbira film laburren zirkuituaren emanaldia egingo da elkartean.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Laburbira zirkuituak hamargarren edizoa du aurtengoa eta zortzi ikus-entzunezkok osatzen dute emanaldi bakoitza. Euskaraz eginak dira zortziak, 2011n eta 2012an sortutakoak. Ordu eta laurden inguruko saio horretan sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa ikusi ahalko dira Parisen. Ondorengoak dira proiektatuko diren film laburrak eta euren zuzendariak:
-Beerburg, 2012 (8
́)
Ander Mendia Etxebarria.
-Desentxufatuak. 2011 (9 ́45 ́ ́)
Bernues anaiak.
-Deus ex Machina. 2012 (8 ́30 ́ ́)
Koldo Almandoz.
-Oinaze egoitzak. 2012 (9 ́30 ́ ́)
Erabaki produkzioak:
Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Susaeta.
-Tortila. 2012
(8 ́15 ́ ́)
Iñigo Lopez.
-Elkartea. 2013 (16 ́)
Kote Camacho.
-Hamaiketakoa. 2012 (4 ́)
Telmo Esnal.
-Berriro igo nauzu. 2012 (9 ́25 ́ ́)
Carlos Rodriguez.
Bestalde, Pariseko Eskual Etxeko Elgar aldizkariak eta Sebastian Daguerrek elkarteen jaiaren argazki sorta partekatu dute EuskalKultura.com-eko irakurleekin. Argazki galeria ikusteko, jo hona.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus