Buenos Aires Han diko Askatasunaren Bidea elkarteak antolaturik eta 2015eko San Miguel hiriko Euskal Zine zikloari amaiera emateko, ‘80 Egunean’ filma proiektatuko dute bihar, arratsaldeko 7etan, Sarmiento Liburutegian. Datozen asteetako ekintzen programa abenduaren 5era arte luzatuko da, dantzak, hitzaldia eta Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizuna barne.
San Miguel, Argentina. "Euskal Herriko adierazpen kulturalak zabaltzea" du helburu nagusia Buenos Aires Handiko San Miguelgo Askatasunaren Bidea elkarteak; eta helburu horri eutsiz, hainbat aktibitate antolatzen ditu urtean zehar, gehientsuenak hiriko Sarmiento Udal Liburutegi Herrikoia egoitza dutela.
Orain, eta urte amaierari begira, gonbite polit batzuk egin dituzte taldeko kideek, bihartik hasita:
Azaroaren 21ean, 19etan: ‘80 Egunean’ filma proiektatuko du Carlos Gabilondok, elkarteak antolatutako Euskal Zine Zikloaren 2015eko edizioaren azken emanaldian. Lekua: Domingo Faustino Sarmiento Liburutegia, Sarmiento kaleko 1503. zenbakian.
Azaroaren 27an, 20etan: ‘Liburuen Gaua’ izeneko ekitaldi kulturalaren baitan, eta Askatasunaren Bideak gonbidaturik, Buenos Airesko Ekin Dantza Taldeak emanaldi bat eskainiko du. Lekua: Corredor Aerobico parkea, Francia eta Sourdeaux kaleetan. Sarrera doan.
Azaroaren 28an, 20etan: hitzaldia, ‘Euskal jatorriko familiak Erregeordetzaren garaian (1770 - 1816)’ izenburupean, eskainiko du Fabian Zubia Schultheis historialariak Liburuen Gaueko Sarmiento Liburutegiaren Standean. Lekua. Corredor Aerobico, Francia eta Sourdeaux kaleetan.
Abenduaren 5ean, 19etan: Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzeko, Jon Maiaren ‘Bidaia Intimoak’ dokumentala proiektatuko dute Sarmiento Liburutegian. 21:30etan, berriz, Urte Amaiera ospatzeko afaria egingo da. Lekua: San Miguelgo El Chalet jatetxea, España 786an. Erreserba egiteko, jo askatasunarenbidea@gmail.com helbidera.