euskal diaspora eta kultura
2009/10/30
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. 'Zine Vasco' jaialdiaren bigarren edizioak, film luze eta laburmetraia berriak aurkeztuko ditu datorren astelehenetik aurrera Caracaseko zinema aditu eta zaleen gozamenerako. Filmeen proiekzioak Chacao-ko Kultur Zentroan eta Paseo Trasnocho Cultural zinemetan burutuko dira, azaroaren 2tik 25era.
'Zine Vasco'-k aurkezten dituen zuzendari, gidoilari, aktore, lokalizazio eta gaien bidez, ikus-entzuleek Euskal-Herrian egindako zinemara hurbiltzeko aukera izango dute.
Film luzeak eta laburmetraiak
Film luzeen zerrendan lau filme daude, azaroaren 4tik 25 bitartean proiektatuko direnak: ¿Y tú quién eres? Antonio Mercero gipuzkoarraren drama da horietako bat, eta gainerakoak, Andrea Olabarriaren Rough Winds (Egun Haizetsuak) iluna, Hoy no se fía, mañana sí Francisco Avizanda nafarraren produkzioa, eta bi musikarik urrutiko lurraldeetan edukiko dituzten abenturak kontatzen dituen Nömadak Tx, Raul de la Fuente, Harkaitz Martínez eta Igor Otxoa donostiarren zuzendaritzapean filmatutakoa.
Laburmetraiei dagokienez, 27 lan aurkeztuko dira azaroaren 2an. Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak eta Kimuak Filmoteka euskaldunak aukeratutako lanak proiektatuko dira eta, horiekin batera, Promofest, Agencia Freak, Madrid en corto banatzaileek bidalitako laburrak ere bai.
Animazioa
Horrez gain, aurtengo jaialdian animaziozko bi film ikusi ahal izango dira. Bata, Juanjo Elordiren Olentzero, gabonetako ipuina (2003. urtean Goya saria jaso zuena), eta bestea, adingabekoentzat aproposegia ez den La crisis carnivora.
Xehetasunetarako: www.zinevasco.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus