euskal diaspora eta kultura
2009/11/11
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Atzokoan erakustaldiak animaziozko bi produkzio aurkeztu zituen Kultur Zentroan: hainbatetan saritua eta izendatua izan den Perpetuum Mobile, Enrique García eta Raquel Ajofrín gasteiztarrena, eta Bilbon jaiotako Pedro Riveroren La crisis carnívora, aurreko Donostiako zinemaldian ere proiektatu zena. Mundu mailan lehengo aldiz estreinatzen den Ainhoa Olabarriaren Rough Winds (Egun haizetsuak) filmak emango dio astezkenean zinemaz bustitako hiru egun hauei bukaera, arratsaldeko zortzi t'erdietan, Trasnocho Cultural zinemetan. Nerabe batzuen kontu ilunak kontatzen dituen filme hau ere, azken iraileko Donostiako Zinema jaialdian ikusgai egon zen.
Aurreko egunean, azaroak 9 astelehenean, astea laburmetraien emanaldiekin hasi zen. Gaua, Iruñeko Roberto Goñiren Puertas-ek ireki zuen, ondoren Jon Garaño donostiarraren On the line filma proiektatu zen (Kimuak 2008tik ateratako dokumental faltsu bat, parte hartu duen jaialdi guztietan polemikotzat hartu dutena), Alimañas, Claus Groten irundarraren lanak jarraitu zuen gauarekin eta David Gonzalez Rudiezen El tiempo prestado eta Daniel Castroren 75 metros laburmetraiak ere pantailaratu ziren. Proiekzioen eguna itxi zuten hiru ikus-entzunezkoak, Dany Camposen El canto del grillo, ETAren munduarekin zer ikusia duen istorioa, Gregorio Muro eta Raúl Lopez donostiarren Tras los visillos eta Ander Duqueren Sugus & Brandy izan ziren.
Jaialdiak, euskal kutsuko film luze eta laburmetraiak aurkezten jarraituko du azaroaren 25erarte.
-Informazio gehiago: www.zinevasco.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus