euskal diaspora eta kultura
2012/05/30
PUBLIZITATEA
Montevideo, Uruguai. Zigiluaren jaulkitze-eguna eta bere aurkezpena ere joan den ostiralean egin ziren, maiatzaren 25ean. Aurkezpen-ekitaldia euskal etxean bertan egin zen, ostegun iluntzean, gure buletinak egoki adierazi zuenez.
[Mendeurrenaren logoa: euskal haritzaren hostoa, ceibo-aren lorea ondoan]
[Lehenengo plazaratze eguneko zigilu-marka, Mendeurrenaren logoarekin]
Oroi dezagun Montevideoko Euskal Erria euskal etxea [erregistro izena eta oraindik ere zenbait gauzatarako erabiltzen duena "Confraternidad Vasca Euskal Erria" du] hiriburu uruguaitarrean sortarazi zuten 2012an, martxoaren 30ean hain zuzen. Karia horretara, bere estatutuetan hala bildurik Euskal Herri hego eta iparraldean jaiotako eta jatorridunen bilgarri eratu zen lehenengo euskal etxe hau Mendeurrena ospatzeko zenbait ekitaldi ari da gauzatzen. Izan ere, zigilu-jaulkitze hau ere ospakizun horien baitara bildua da. Uruguaiko Postak euskal elkarte honek hirugeita hamabost urte bete zituenean ere atera zuen urteurren hura gogoratzeko beste zigilu bat [irudiak, Uruguayensussellos.blogspot.com.es]
-Uruguaiko Posta Nazionalaren webgunea: www.correo.com.uy
-Zigiluei buruzko bloga http://uruguayensussellos.blogspot.com.es
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus