euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zientziaren Ikerketarako Ikerbasque Fundazioak 40 lanpostu eskaintzen ditu goi-mailako ikerketak egiteko

2008/09/11

Ikerbasque-ren logoa
Ikerbasque-ren logoa

PUBLIZITATEA

Ikerbasquek, Zientziarako Euskal Fundazioak, 40 lanpostu eskaintzen ditu nazioarteko ikerketetan esperientzia duten ikerlarientzat. Alde batetik, 40 lanpostu horietatik 30 nazioartean dauden ikerlarientzat izango dira eta doktore-tesia 2004ko urtarrila baino lehen bukatu izana, egun euskal ikerketa zentro batean ez aritzea eta nazioartean esperientzia izatea baloratzen dira. Beste 10 lanpostuak esperientzia maila zabala duten ikerlari profesionalentzat izango dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sortu zuen Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioa, Euskal Herriko ikerketa-gaitasuna sustatzeko.
Donostia, Euskal Herria. Ikerbasque (Basque Foundation for Science) Zientziaren Euskal Fundazioak 40 lanpostutarako (unibertsitate, teknologia zentru eta laborategietan) deialdia egin du. 40 lanpostu horiek Euskal Sistema Zientifikoa indartu eta garatu nahi dute eta bi zatitan banatzen dira. Batetik, 30 lanpostutarako “Science.eu.com” deialdian, doktore-tesia 2004ko urtarrila baino lehen amaitu izana, gaur egun euskal ikerketa zentro batean ez aritzea eta nazioarteko esperientzia izatea eskatzen da. Deialdi hau urtarrilean hasi zen eta irailaren 30ean amaituko da eskabideak bidaltzeko epea, arratsaldeko seietan. Informazio osoa, hemen

.

 

Bestetik, “Fellowships 2009” deialdian 10 lanpostu eskaintzen dira eta Euskal Herritik kanpo ari diren ikerlarientei zuzendua da. Lanpostua 6-12 hilabete bitartean luzatuko da 2009. urtean zehar. Lanpostu honen eskaera egiteko, eskaera orria, kurrikuluma eta azken bost urteetako ibilbide profesionala jasotzen duen txostena aurkeztu beharko dira. Bestetik, lanpostua ematerako orduan, ikerketa proiektuaren garrantzia, hautagaiaren perfila eta esperientzia eta Ikerketa Taldeak eskainitako bikaintasun maila hartuko dira kontuan. Eskabideak bidaltzeko epea urriaren 30ean bukatuko da. Informazio osoa, hemen.

Ikerbasquek 2 urte daramatza gisa honetako ikerketa eskaintzak plazaratzen eta ikerketaren alorrean esperientziadun jendea bildu nahi da. Legealdi honetan mundu osoko 100 ikerlari Euskal Herrian burutuko diren ikerketa proiektuetan barneratzea da, Euskal Sistema Zientifikoa indartu eta garatzeko asmoz. Nazioartean harrera oso ona izan duela agertu du Ikerbasquek EuskalKultura.com-i. Iaz adibidez, mundu osotik 1000 eskaera baino gehiago izan zituzten.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia