Donostia-San Sebastian. Zeure inguruko baten urtebetetzea da, zure familiako batek lana lortu du edo ikasketetan graduren bat, zure euskal etxeko lagun bati eskerrak eman nahi dizkiozu edozein arrazoi dela-eta? Orain aukera berri bat daukazu, EuskalKultura.eus-ek bere Zorion-agurren tartea berreskuratu baitu. Mezu bat uzteko, nahikoa da hemen klik egitea eta testu bat idaztea zorionak emanez, adieraziz nori, nongoa den eta zergatik, ahalik eta informazio gehiagorekin, eta, garrantzitsua, argazki bat bidaliz hor beretik.
Ez da gauza txarra ingurukoei eskerrak edo zorionak ematea gure alde egiten dutenarengatik edo egin dituzten lorpenengatik. Euskaldunok, baita munduko euskal etxe eta komunitatekoek ere, gehiagotan egin beharko genuke.
Beti da aproposa haur baten jaiotza gogoratzea, edo bikote baten urtemuga, familia barruan edo euskal etxe barruan ondo lan egiten dutenei edo zeozer ospatzeko daukatenei esker ona adieraztea edo bat egitea euren ospakizunekin. Animatzen?
Gogoratu: aski da hemen sartu eta testu adierazgarri bat (argituz nor den pertsona hori, nongoa eta zergatik den zoriona) eta argazkia bidaltzearekin.