Villa Maria, Argentina. Datorren asteazkenean, ekainaren 12an, Euzko Etxea bilgune duen Villa Mariako euskal gizataldeak Urteroko Ezohiko Batzar Orokorra egingo du, zuzendaritza berritzeko hauteskundeak barne. Izan ere, hauteskundeei dagokienez, bertako ‘El Diario’ kazetak argitaratu duenez, ‘borroka mediatiko’ batean sartu dira lehian arituko diren bi zerrendak. ‘Gernikako Arbola’ du izena zerrenda jarraikorrak, Luis Carricaburu lehendakarigai; eta ‘Haize aldaketa’ alternatiboak, Dario Azumendi buru.
Honakoek osatzen dute Gernikako Arbola zerrenda:
-Lehendakari: Luis Carricaburu
-Idazkari: Maria Sofía Echeverria
-Diruzain: Eugenio Onnainty
-Batzordekide: Maria Victoria Echeverria, Clara Fissore eta Lorena Marín. Batzordekide ordezko: Adriana Alberdi eta Mirta Salaberri
-Kontu ikuskatzaile: Gabriel Lisai, Daniel Gortari eta Elizabeth Pivetta. Kontu ikuskatzaile ordezko: Guillermo Pirra
-Idazkariorde: Gabriela Ugo
-Diruzainorde: Juan Alberto Caselles
Haize Aldaketa zerrendak, berriz, lagun hauek biltzen ditu:
-Lehendakari: Dario Azumendi
-Idazkari: Yamila Assef
-Diruzain: Jose Munarriz
-Batzordekide: Roxana Aldecoa, Gilda Sarmiento eta Cesar Barrenechea. Batzordekide ordezko: Jimena Hidalgo, Ismael Martinez de Alegria eta Veronica Baldassa
-Kontu ikuskatzaile: Mariano Olaviaga, Luciana Ponzano Berazategui eta Pablo Villalon. Kontu ikuskatzaile ordezko: Alejandro Ledesma
-Idazkariorde: Pablo Alonso
-Diruzainorde: Daniel Sarmiento
Urteroko Batzar Orokorra ekainaren 12an egingo da, iluntzeko 7:30etan, Euskal Etxeko instalazioetan. Euzko Etxetik gogora arazten dute hauteskundeetan parte hartu ahal izateko, bazkideek kuota guztiak ordainduta behar dituztela.