euskal diaspora eta kultura
2014/04/09
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Bi urtean behin aukeratzen dituzte euskal etxeek FEVAren Zuzendaritza Batzordeko agintari gorenenak. Aurtengoan, azkeneko aldian bezala, zerrenda bakarra baino ez da aurkeztu. Zerrendaburua azken lau urteetan FEVAko diruzaina izan den Hugo Andiazabal denez, ustekaberik ez da espero, hautagaitza jarraikortzat jo dutelarik.
FEVAren Estatutuek finkatutakoaren arabera, aurten berrituko diren kargu pertsonalak, lehendakari, idazkari eta diruzain karguak dira, 2014-2016ko eperako. Gauza bera, hautatuko diren lau batzordekide titular eta lau ordezkoekin. Kontu ikuskatzaileak, ordea, urtebete jardungo dute euren karguetan.
Hona, apirilaren 26ko hauteskundeetarako aurkeztu eta ofizialdu den hautagai zerrenda:
-Hugo Andiazabal (lehendakari), kargu pertsonala (Arbola Bat,
Junin)
-Javier Ederra
(idazkari), kargu pertsonala (Union Vasca, Bahia Blanca)
-Pedro Mauregui Larranda (diruzain), kargu pertsonala (Zingirako
Euskaldunak, Chascomus)
-Batzordekide titularra, Marta Abarrategui, Euskaldunak Denak
Bat (Arrecifes)
-Batzordekide ordezkoa, Ana Victoria Idígoras, Euskaldunak Denak Bat
(Arrecifes)
-Batzordekide titularra, Verónica Zulaica, Denak Bat
(Cañuelas)
-Batzordekide ordezkoa, Catalina Etchevers, Denak Bat (Cañuelas)
-Batzordekide titularra, Cristina Arregui, Zazpirak Bat
(Rosario)
-Batzordekide ordezkoa, Alicia Igarzabal, Zazpirak Bat, (Rosario)
-Batzordekide titularra, María Susana Mendizabal, Gure Etxe
Maitea (Olavarria)
-Batzordekide ordezkoa, Hilda Isabel Eyherabide, Gure Etxe Maitea
(Olavarria)
-Kontu ikuskatzailea, Francisco Javier Zubillaga, Euzko Etxea
(Necochea)
-Kontu ikuskatzailea, Monica Mercedes Azpiazu, Lagunen Etxea (Laprida)
-Kontu ikuskatzailea, Maria Angeles Oñederra, Toki Eder (Jose C. Paz)
FEVAko Urteko Ohiko Biltzarra Laurak Bat-en egoitzan gauzatuko da. Bilkuraren ostean, Sara Pagola Euskadiren ordezkaria eta Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Federazioko eta euskal etxeetako agintariekin elkartuko dira.
Vallejoren bidaia ofizialari dagokionez, Buenos Airesko Ordezkaritzak jakinarazi du apirilaren 22 eta 24an bitartean Pagolak eta Vallejok Necochea, Mar del Plata eta Chascomuseko euskal etxeak bisitatuko dituztela.
Apirilaren 26an, berriz, Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokara joango dira, Magdalena Mignabururen Euskal Aberria Argentinan liburuaren aurkezpenera. Eta hurrengo astelehenean Brasilera abiatuko dira, Rio Grande do Sul-eko euskal komunitateko kideekin elkartzera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus