Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Euskaltegiak aukera berri bat ematen die urte hasieran euskara ikasten hasteko izena ematerik izan ez zutenei. Lehenengo urratseko ikastaro berria gaur bertan hasiko da, arratsaldeko 6etan, eta astelehenero izango da, 6etatik 9etara, bere egoitzan, hiriburuko Bernardo de Irigoyen 826an. Hiru hilabeteotan oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek, esan nahi baita beren burua aurkeztu, hiria deskribatu eta elkarrizketa labur eta erraz bat gauzatzeko baliabideak. Euskal kultura ere landuko dute.
Zerotik hasiko den talde honekin kurtsoen eskaintza are zabalagoa egin du Euskaltzaleak-ek, aurrez aurreko hamaika talde baitauzka martxan, A1, A2 eta B1 mailen artean banatuta. Eta bere egoitzan ematen dituen klaseez gain, on line ikastaro bat ere eskaintzen du, 70 bat ikasle partaide.
75. urteurreneko festa
75. urte bete ditu aurten Euskaltzaleak-en Buenos Airesen euskararen aldeko lan sendo, jarraitu eta konprometituan, Irmo jarraitzen du 1944an bere sortzaileek markatutako bidea. Eta 75 urte horiek merezi dute ospatzea. Elkarteko lagunek festa polita antolatu zuten ehun bat lagun bilduz, besteak beste Silvia Azpiazuren hitzaldi bat, abesbatzaren kantuak eta elkarteko dantza taldekoen dantzak osagai izan zituen festan. Hemen, jaiko argazkiak.
Zorion beroak Euskaltzaleak-eko lagunei!
Ikastaroari buruzko informazio gehiago, idiomavasco@gmail.com.