euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek 'Zer gara gu, nor gara gu' jokoaren bi ale zozketatuko ditu irakurleen artean

2010/12/21

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek oparia du irakurleen artean banatzeko: datorren astean 'Zer gara gu, nor gara gu' jokoaren bi kaxa zozketatuko ditugu. Joko hau trivial estiloko jolasa da eta euskal kulturari buruz hamaika datu interesgarri ikasteko era dibertigarria izan daiteke. Haurrentzako pentsatua bada ere, euskara ikasleen artean arrakasta izaten ari da. Zozketan parte hartzeko aski da e-mail bat bidaltzea abenduaren 30a baino lehen eta irabazleek etxean jasoko dute oparia.

Donostia-San Sebastián. 'Zer gara gu, nor gara gu' jokoak galdera-erantzun eta ibilbide baten bitartez euskal kulturari buruz ikasteko aukera ematen digu. Sei urtetik gorako aurrentzat diseinatua dago, baina Euskal Herriko hainbat euskaltegietan ere arrakasta izaten ari da, ikasleek jolasen bidez euskara praktikatu eta gainera Euskal Herriari buruzko datuak ikasten dituztelako.

Mendiak, ibaiak, kultura, natura, herriak, idazleak... jokoan irabazi nahi duenak horrelakoak jakin eta gogoratu beharko ditu. Gotzon Barruetak, jokoaren diseinatzaileak, oparitutako bi kaxa zozketatuko ditugu irakurleen artean.

Zozketan parte hartzeko info@euskalkultura.com helbidera e-maila idatzi baino ez duzu egin behar, izenburuan zozketarako dela aipatuz. Ez ahaztu e-mailaren testuan zuen posta arrunt helbidea jartzea, horrela irabazleek oparia etxean jasoko dute. Euskal Herriko dendetan agortu egin da jokoaren lehendabiziko tirada, eta bigarrena egin bitartean hauxe duzue 'Zer gara gu, nor gara gu' eskuratzeko aukera! Zozketaren emaitza abenduaren 31ean jakinaraziko dugu.

Euskara errazean egina

Edukia:

4 karta sorta (54 karta bakoitzak)
Jokatzeko taula (mapa, 50 x 50 cm)
6 fitxa eta dadoa

Jokatzeko modu bi:
Etxean (taularekin)
Kalean (karta sorta batekin)

Euskal Herriko Kulturaren arlo guztiak:

-Mendiak: Txindoki, Gorbeia, Hiru Erregeen Mahaia...
-Ibaiak: Urumea, Bidasoa, Zadorra...
-Sukaldaritza: Bakailaoa, Arguiñano, Sagardotegiak...
-Kirolariak: Joane Somarriba, Igor Anton, Unai Basurko...
-Idazleak: Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea...
-Herri Politak: Ainhoa, Elantxobe, Baigorri...
-Euskara: Barandiaran, Euskaltzaindia, Ikastoletako jaiak...
-Ohiturak: Aste Santua, Mitologia, Txistulariak...
-Euskal Kirolak: Segalariak, Idi-probak, Zesta-punta...
-Antzina: Atzerrira joan, Itsasoko bizitza, Sendabelarrak...
-Musika: Niko Etxart, Mikel Laboa, Oskorri...
-Margolariak: Zuloaga, Ibarrola, Oteiza (zizelkaria)...
-Jaiak: San Fermin, Lantzeko inauteriak, Zuberoako maskaradak...
-Elizak: Arantzazuko santutegia, Baionako katedrala, Loiola...
-Naturaguneak: Urdaibai, Pagoeta, Urkiola...
-Museo, Antzokiak: Arriaga antzokia, Artium museoa, Euskal Museoa...
-Bizidunak: Euskal ardi txakurra, Pottoka, Haritza...
-Bizitokiak: Baserria, Errotak, Dorretxeak...

-Jokoa internetez erosteko klikatu hemen





« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia