Bilbo, Bizkaia. Orodreth (Boris Bringas) bilbotarrak hamar urteko esperientzia dauka Beatbox-en. 2008tik aurrera hainbat erakustaldi, beatbox tailer eta lehiaketa ezberdinetan hartu du parte Euskal Herrian eta Espainian zehar. Txapelketa batzuk ere irabazi ditu, tartean Euskal Herriko beatbox Txapelketaren 2018ko edizioa. Orain eta Diasporako lagunekin bere artea konpartitzeko, Txile eta Argentina bisitatuko ditu eta prest dago apirilaren amaiera eta maiatzaren hasieran beatboxer tailerrak eta emanaldiak euskal etxeetan eskaintzeko.
Tailerretan gai teorikoak –tartean disziplina honen sorrera– eta praktikoak –sormena, erritmika eta psikomotrizitatea– lantzen ditu musikariak. Saioak ordubetekoak dira eta leku handietan ematea komeni da. Behar diren tresnak mahai bat eta entxufe bat dira.
“Proposamena erabat erakargarria da, bereziki gazteentzat”, adierazten du artista bilbotarrak.
Euskal etxe edo gazte talde iInteresatuak Boris Bringas-ekin jarri behar dira kontaktuan info@orodreth.com helbidean.
Informazio gehiago, www.orodreth.com webgunean.
[Orodreth musika egiten]