Necochea, Argentina. Otsail erdialdera bideo misteriotsuak hasi ziren agertzen Necocheako Euzko Etxeko sare sozialetan. Ustekabean buruhandi bat --bai, buruhandi bat-- harrapatu zuten Euskal Etxeko kamerek erakundeko isilpeko informazioan miatzen. Baina gertaera ez zen hor bukatu, adierazi digute sotto voce erakunde barrutik. Aste batzuk geroago bideo berri bat agertu zen, buruhandiaren adierazpen batzuekin… Baina zeri buruz? Zein azpijoko da honen guztiaren barnean ari dena? Ezer ulertzen? Hona aipagai ditugun bideoak.
[Bideoetako lehena]
[Bigarren bideoa]
Bideo misteiotsu hauek Euskal Etxearen mugak gainditu dituzte eta gaurko buletin hau ixten ari ginenean, hirugarren bideo bat iritsi da EuskalKultura.com-eko erredakziora. Eta batzuek sekretuak ezkutuan iraun zezan eskatu badute ere, ulertu dugu hona ekarri eta hemen ematea zela geneukan egiazko bide bakarra. Hona, beraz, hirugarren bideoa:
[Hirugarren bideoa, labetik atera berri-berria]
Koadernoak, izenak, datak… zer daukate esku artean Euzko Etxe-ko gazteek? Bakarrik daude honetan? Noiz jakingo dugu zer gertatzen ari den Necochean?