Joko erraz eta azkarra da "Hiztegi froga", eta haren bitartez erabiltzaileak bere euskarazko hiztegi maila zein den jakingo du. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Taldeak eta Basque Center on Cognition, Brain and Language ikerketa guneak garatu dute jokoa, eta sarean dago nahi duenak erabiltzeko prest. Animatzen?
Donostia-San Sebastian. Erronka erraz eta azkarra da, eta azken egunotan euskarazko internet zaleen artean dabil bolo-bolo. "Hiztegi froga" izena du eta erabiltzaileen hiztegi maila zein den argitzeko nahikoa da lau minutuko saio laburra. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Taldeak eta Basque Center on Cognition, Brain and Language ikerketa guneak garatu dute jokoa.
Froga egitea oso erraza da. Jo webgune honetara eta ekin saioari. Lau minututan beteko duzu eta izango duzu erantzuna. Zenbat hitz ezagutzen dituzu euskaraz? Ekin jokoari!