euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zenbait euskal etxek bat egin dute Dantzari Eguna Rosarioko Zazpirak Bat-en ospatzen, Danborrada Tailerra ere barne

2019/10/08

Dantzarien Eguna Rosarioko Zazpirak Baten
Dantzarien Eguna Rosarioko Zazpirak Baten

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Zazpirak Bat Euskal Etxeak Dantzari Eguna ospatzeko prestatutako programak dozena erdi bat euskal etxetako kideak bildu zituen Rosariora, bertako dantzariek --Gaztedi Zutik taldea-- eta Danborrada Taldeak elkarrekin landutako ahaleginean. Deia iraileko azken astebururako egin zen --hilaren 28 eta 29rako, larunbat eta igandea-- eta muinean Danborrada Tailer bat eta urteroko San Migel egunerko erromeria-Dantzari Eguneko ospakizuna izan bazituen ere, bertaratutakoek hiria ezagutzeko bisita gidatua eta azken-agurreko bazkariaz ere gozatu ahal izan zuten igandean.

Dantzarien topaketari dagokionez, Euskal Etxetik jakinarazi dutei urte hasieratik bildu direla dantzari eta dantzari ohiak elkarrekin dantzatzeko eta "Belaunaldien arteko Fandangoa" delakoa prestatzeko. “Izen horrekin adierazi nahi dugu dantza honetan belaunaldi guztietako jendea elkartzen dela, gurasoak, seme-alabak, lehengusuak, lagunak… pasio berak elkarturik”, azaldu dio EuskalKultura.eus-i Gaztedi Zutik-eko erreferente den Maria Eugenia Iribarrenek.

Danborrada Tailerra, berriz, Buenos Airesko Laurak Bateko Jorge Rabufetti, Maite Anitua, Miren Arozarena eta Jose Maria Gutierrez zuzendarien ardurapean egin zen eta Rosarioko danbor-jotzaileak ez ezik, Arrecifes, Pergamino, Villa Maria eta Lomas de Zamorakoek ere hartu zuten parte.

Asteburuko argazkiak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia