Munduko unibertsitateen artean 23. postuan dago Washington University in Saint Louis unibertsitate estatubatuar prestigiotsua. Goi-ikastetxeak Kirmen Uribe idazle euskalduna gonbidatu du egun hauean zenbait hitzaldi ematearren bere sorkuntza prozesuaz eta euskaraz idazteaz bere ikasleei. Uribe unibertsitate osoaren aurrean arituko da datorren asteartean bere lanaz emango duen hitzaldian.
Saint Louis, AEB. Distinguished Massie Lectures izeneko zikloan, Saint Louiseko Washington Unibertsitateak urtero idazle bat gonbidatzen du bere lanaz aritzeko, aurten, Kirmen Uribe euskal idazlea.
Doktoradutza ikasleentzako lau eskola eta unibertsitate osoari zuzendutako hitzaldi bat emango ditu Missourin. Azken hau, datorren asteartean, martxoaren 7an emango du eta euskaraz idazteari buruz izango da.
Washington University in Saint Louis munduko unibertsitateen artean 23. postuan dago, Shanghaiko rankingaren arabera.
Idazle ondarroarrak 2016ko udazkenean argitaratu zuen bere azken nobela, Elkarrekin esnatzeko ordua, Susa argitaletxearen eskutik.
-Idazlearen webgunea: www.kirmenuribe.eus
-Unibertsitatearena: https://wustl.edu