euskal diaspora eta kultura
2014/06/13
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Inoiz telebistan Zeledonen jaitsiera ikusi eta jai giro horren parte izan nahi dutenentzako, Gasteizko Margolariak blusa koadrilak proposamen berezia luzatu du aurten: festak koadrila honekin batera ezagutu eta gozatzeko aukera. "Ez da berdina jai batzuk kanpotik ikustea edo barrutik bizitzea eta horregatik Gasteizko Margolariak blusa koadrilak festan parte hartzeko gonbitea luzatzen die atzerraterrei, bereziki gaztelera edo euskara praktikatu nahi dutenei", azaldu diote EuskalKultura.com koadrilako kideek.
Plan bikaina izan daiteke "Euskal Herrian bizi diren atzerritarrentzat, udan bidaiatzen ari direnentzat, hizkuntzak praktikatu edo euskal kultura barrutik ezagutu nahi dutenentzat". Animatzen direnek parranda ziurtatua omen dute laupabost egunez goizetik gaueko hirurak arte.
Zer egiten dute blusek?
Taldearekin biltzen direnek egun horietan festa Gasteizko blusak bezala bizitzeko aukera izango dute. Eta egitarau bizi-bizia da, zalantzarik gabe: Zeledonen jaitsiera, bazkariak, arratsaldean txarangarekin pasoa, bost egunetako afariak... Parte hartzeak 250 euroko kostua du, horietatik 60 euro jantziarenak dira (“blusa” mutilentzat eta “neska” neskentzat) eta 190 euro jaien egunetan egiten diren ekintza guztiak ordaintzeko (bazkari eta afariak, edariak barne, txaranga, haurrentzako tailerrak...).
Interesa dutenek koadrilaren arduradunekin harremanetan jarri behar dute, e-maila bidaliz gasteizkomargolariak@gmail.com helbidera. Ez da beharrezkoa egun guztietan egotea eta onartuko da egun batzuetan egon nahi duen jendeak eta aste osoan gelditu ezin dena. Norbaitek lo egiteko lekua beharko balu, koadrilak bilatuko dute 200 euro inguruko kostuarekin (ostatuaren arabera).
Gasteizko Margolariak koadrila Facebook-en, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus