euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zelaiko Euskal Etxea partaide izan da Santa Rosaren 131. Urteurreneko Jaialdian, "apurka pandemiarena gaindituz"

2023/05/04

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak Santa Rosa hiriaren 131. urteurrena ospatzeko antolatutako Jaialdian hartu zuen parte
Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak Santa Rosa hiriaren 131. urteurrena ospatzeko antolatutako Jaialdian hartu zuen parte

PUBLIZITATEA

Santa Rosa, Argentina. La Pampa probintziako hiriburu gazteak “Hiriko Jaialdia” antolatu zuen bere sorreraren 131. urteurrena ospatzeko. Bertako musikariek, maila handiko zenbait artista nazionalek eta hirian presentzia duten gizataldeen erakunde ordezkariek hartu zuten parte apirilaren 22an, larunbatarekin, antolatutako programan. Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak Euskal Herriko sukaldaritza stand batekin eta euskal dantzak plazaratuz egin zuen bat.

Egun luzea izan zen, goizetik gauerdira arte jardun ziren gastronomia standean, pintxoak, bokatak, txorizoa ardo beltzean eta postretarako pantxineta eskaintzen. Agertokian, aurreskua dantzatu zuen dantza taldeko erreferente Lucia Flechak, eta taldeak Zazpi jauzi eta Polka aurkeztu zituen. “Oraindik ari zaizkigu laudorioak iristen, beraz, oso pozik gaude», adierazi dio Euskalkultura.eus-i Zelaiko Euskal Etxeko lehendakari Luis Álvarezek.

Ahalegin eta gogo bizia lagun, aurrera

Joan den asteburuan Zelaikoko zuzendaritza batzordea eta sukaldaritza taldea berriz bildu dira elkartearen egoitzan eta 'dilistada' bat, eramateko dilisten salmenta, prestatu dute..

 
Ezkerretik eskuinera, Zelaiko EEko lehendakariorde Mariángeles Sarasola, kontu ikuskatzaile Graciela Pereyra, diruzain Delia Sansinanea, abtzordekide Haydee Semper Hernandorena, bazkide Maider Bercetche eta, laguntzaile gazteena, Esteban Besano Sarasola

Bazkide talde batek lagun, zuzendaritza batzordeko kideek lanari ekin zioten eta igandean, erakundearen aurrekontua berdintzeko garrantzitsua den ekimen hau burutu zuten apirilaren 30ean, prestatutako dilista guztia, 120 anoa, saldurik.


Ezkerretik eskuinera, Zelaiko EEko Luis María Alvarez Mujica, eta Claudio Gonzalez eta Carlos Tueros batzordekideak

“Pandemia garaia hondamendi handia izan da guretzat, bazkideak joan zaizkigu, eta asko kostatzen ari zaigu egoitzari eta daukagunari eustea. Baina oso instalazio onak ditugu, eta janari salmentari esker, eta ahalegin handiz, aurrera ateratzen ari gara. Honaino ondo goaz, eta gogotsu”, diosku Luis Álvarezek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia