euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zein da euskararen hitzik ederrena? Bidali zeurea Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2010/11/05

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunaren online kanpainaren kartela
Iazko Euskararen Nazioarteko Egunaren online kanpainaren kartela

PUBLIZITATEA

Amatxi, Altxalilia, Xirimiri, Askatasuna, Ura, Txantxurtxue, Aloso, Laztana... Zein izango ote da? Eusko Ikaskuntzak sarean euskararen hitzik ederrena aukeratzeko kanpaina jarri du abian, 2010eko Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) ospakizuna dela eta. Bidal ezazu zure hitzik kuttunena, azalduz zergatik, ENEren webgunera azaroaren 29a baino lehen eta Kukuxumusuk Euskararen Egunerako diseinatutako elastiko bat lortu ahal izango duzu.

Donostia-San Sebastian. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da datorren abenduaren 3an, eta urtero legez Eusko Ikaskuntza internet bidez ekimen honen aldeko ekarpenak biltzen ari da. Aurtengo deialdia Eusko Ikaskuntzako Ei Gazte! Sariaren irabazleak, Blanca Lopez de Juan Abad gasteiztarrak, proposatutako ideia da: euskararen hitzik ederrena aukeratzea.

Dagoeneko sarean dira proposamen batzuk jada, tartean Bernardo Atxagak, Benito Lertxundik edo Pedro Miguel Etxenikek, adibidez, aukeratutakoak. Eta zer esanahi ote dute Altxalilia, Txantxurtxue, Aloso edo Martxirdil hitzek? Jakin nahi duenak webgunera jo beharko du. 

Diasporatik ere egin dituzte batzuk ekarpenak jada: Elaine Mendina euskal-uruguaitarrak adibidez, Txaparra aukeratu du, gazteleraz utzitako iruzkinean.

Bota zuk zeurea! Bidal ezazu zure proposamena hona.

Orain arteko proposamen batzuk:

Bernardo Atxaga

BABES
Nik Babes hitza aukeratu dut bere soinuagatik, “B” hotsa lehenengoa delako gure bizitzan, oinarrizkoa. Bere esanahiagatik beragatik ere. Aldi berean, denok ezagutzen eta ulertzen dugun hitz bat delako.

Benito Lertxundi

ARGIÑABARRA
Ikaragarri gustatzen zaidan hitz bat da eta hitzetik-hortzera erabiltzen dudana.
Erdi piktorikoa da, kromatikoa, argi-koloreekin jolasten duena eta kutsu poetiko baita misteriotsu bat daukana."

Pedro Miguel Etxenike

AMATXI
Hitzak ez du azalpenik behar.”



Komentarioak

  • Amalur

    Beti pentsatu izan dut euskal jatetxe edo negozioren bat zabaldu behar izango banu, Amalur izendatuko nuela, niretzat hitz adierazgarria, goxoa, barnea ukitzen duena, nire erroak eta gauzarik preziatuenak gogora ekartzen dizkidan hitza baita. Niretzat euskal hitzik ederrena dela alegia.

    New York, New York, 2010/11/08 01:41

  • tximeleta

    soinua gustatzen zaidalako

    loregorria, 2010/11/06 19:19

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia