Azaroaren 4ean hasiko da aurtengo "Euskal Herria Sona!", Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen euskal musika jaialdia. Aurten ere, egitarau oparo eta potoloa dakar jaialdiak, euskal musika talde ezagunenetako batzuekin: Zea Mays, Esne Beltza, Doctor Deseo... Musika estilo desberdinek lekua dute jaialdian, eta rock doinuekin batera Juan Mari Beltranen txalaparta, La Basuren hip-hop-a eta Kukai dantza taldearen emanaldiak ere izango dira entzungai/ikusgai. Gainera, kontzertuetako asko doan izango dira.
Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak datorren azaroaren 4ean abiatuko du 19. Euskal Herria Sona! jaialdia eta beste behin ere, euskal musikaren onena ekarriko du hirira. Urtetik urtera, gero eta jarraitzaile gehiago bildu ditu jaialdiak eta Bartzelonako udazkeneko ekitaldi ohiko bihurtu da.
Kartelak euskal rock musikarik ezagunena aurkeztuko du, baina baita talde tradizional zein berri eta orijinal asko ere. Jaialdiak hilabete luze izraungo du eta abenduaren 17an amaituko da Doctor Deseo taldearen emanaldiarekin.
Hona egitaraua:
- Azaroaren 4a
BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET
21:00 · Passeig del Born. Doan.
- Azaroaren 5a
TRIKIPOTEOA + EN TOL SARMIENTO
18:00 trikipoteoa · 21:00 kontzertua (doan).
- Azaroaren 11
IZAKI GARDENAK
21:00 · Euskal Etxea. Sarrera: 5€
- Azaroaren 12a
ZEA MAYS
20:30 · Razzmatazz 3. Aurreneko 100 sarrerak: 6€.
- Azararoaren 18a
LA BASU
21:00 · Euskal Etxea. Sarrerak aldez aurretik: 5€.
- Azaroaren 19a
BEGIZ BEGI + WILLIS DRUMMOND
20:00 · Razzmatazz. Sarrerak: 38€/10€/12€.
- Azaroaren 24a
JUAN MARI BELTRAN TRIO
21:30 · CAT. Sarrerak: 8€/10€.
- Azaroaren 25a
KUKAI
19:00 eta 20:00 · Passeig del Born. Doan.
- Azaroaren 26a
ESNE BELTZA
21:00 · Passeig del Born. Doan.
- Azaroaren 26a
ZARPAZO! A CICATRIZ
22:00 · Salamandra 2. Sarrerak: 10€.
- Abenduaren 17a
DOCTOR DESEO
21:00 · Sala Bóveda. Sarrerak 10/12€.
Informazio gehiago eta sarrerak erosteko loturak, jaialdiaren webgunean, hemen.