Mexiko Hiria, Mexiko. Talde bilbotarrak zenbait kontzertu akustiko eskaini ditu Mexikoko hiriburuan urtarrilaren 30tik aurrera, euretako bat hiriko Euskal Etxean. Bertatik jakinarazi digutenez, lagun ugari bildu zen elkarteko instalazioetara Euskal Herritik bisita azkarrean etorritako taldearen musika entzuteko eta oso giro oneko kontzertuaz gozatu zuten. Musikariek ere hitz onak baino ez zituzten izan antolatzaileekiko eta ‘oso emanaldi hunkigarria’ izan zela adierazi dute sare sozialetan.
Euskal Etxeko emanaldiaren ondotik afaria partekatu zuten etxekoek eta gonbidatuek. Esan dezagun, Dr. Deseo taldeko abeslari Francis ere --hau ere biran Mexikon-- bertaratu zela ekitaldira.
Izan ere Doctor Deseok kontzertua eskaini zuen atzo astelehena Alicia aretoan, Mexiko Hirian ere berehala gauzatu den Korrika 2019ren alde.
Doctor Deseok Korrikaren alde kantatu zuen atzo Mexiko Hiriko Alicia aretoan