euskal diaspora eta kultura
2008/07/18
PUBLIZITATEA
Reno, Nevada. Dena prest dago Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxean Basque Festival, jaialdiaren 41. edizioari hasiera emateko, larunbatean. Urtero egiten duten bestan Ameriketako parte honetara heldutako euskaldunen ondorengoek euren ohiturak eta kultura erakutsi eta partekatzen dituzten Renoko beste komunitateekin. Jaialdia Wingfield parkean egingo da eta ateak goizeko hamarretan irekiko dira. Sarrera doan da eta egunean zehar egingo diren jarduerekin asebetetzen ez direnek gauean erromerian dantzatu ahal izango dute Boisetik etorritako Amuma Says No taldearen musikarekin Santa Fe euskal ostatuan (Lake Street).
Zazpiak Bat Euskal Etxea 1966ean sortu zen eta bere Basque Festival hau urteko Renoko ekitaldi klasikoetako bat bihurtu da. Eguneko egitarauan denetariko jarduerak daude: Jesus Goñi (Reno) eta Johnny Curutchet (San Francisco) bertsolariak, dantza erakustaldiak Renoko 'Zazpiak Ba't eta Chinoko 'Gauden Bat' taldearekin, irrintzi eta txinga lehiaketak, eta aizkolariak. Gainera egunean zehar euskal amerikar jakiak izango dira salgai euskal etxearen standean: txorizo, arkume, solomo eta piper eta gazta ogitartekoak, besteak beste. John Ysursa arituko da aurkezle.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus