euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zazpi sukaldari talde neurtu ziren La Platako Euzko Etxeak euskal etxeak antolatutako Paella Lehiaketan

2012/06/18

Zazpi talde aritu ziren ekainaren 8an La Platako Euzko Etxeko Paella Lehiaketan. Epaimahaikideek ez zuten erraz izan, eta horretarako irudiei erreparatzea besterik ez dago ulertzeko afera gustarria baina seriosa ere izan zela ohartzeko (argazkiaEE)
Zazpi talde aritu ziren ekainaren 8an La Platako Euzko Etxeko Paella Lehiaketan. Epaimahaikideek ez zuten erraz izan, eta horretarako irudiei erreparatzea besterik ez dago ulertzeko afera gustarria baina seriosa ere izan zela ohartzeko (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Aurreko esperientzien arrakastak bultzaturik Paella Lehiaketaren edizio berri bat gauzatu zuten La Platako Euzko Etxea-ko lagunek joan den ekainaren 8an. Erakundeko berrehun bat kide bildu ziren etxeko Toki Alai aretora, Jorge Rifourcat eta Iñaki Aramayo Lazcano sukaldariek osatu epaimahaiaren erabakia itxarotera. Andreen Taldeak eskuratu zuen lehenengo saria. “Hala ere, esan beharra dago guztiak zeudela gustagarriak. Izan ere, guztiak bukatu ziren”, azaltzen dute antolatzaileek. Beste alde batetik, eta artikulu honen bidez, euskal etxeak ‘Aaron Sehter’ pilota txapelketaren emaitzen berri eman nahi du.

La Plata, Argentina. Mota askotako ekintza burutzen dira urtean zehar Buenos Aires probintziako hiriburuko euskal etxean. Eta ekintza horietako gehienek euren ordezkari bat bidali zuten euskal etxeak ekainaren 8ean egin zuen Paella Lehiaketara. Zazpi talde, bakoitza sekretu eta estilo propioarekin, aritu ziren etxeko Toki Alai aretoan muntatutako sukaldeetan. Taldeka ziren ‘Mari Aramayo eta Bixente Ibarguren’ peña edo lagunarteak, Dani eta Bocha sukaldariekin; ‘Andreak’, Mirentxu Torreren ardurapean; ‘Paleta’, Alejandro Fal eta Jose Panfiliren zuzendari; ‘Hockey Eskola’, nesken gurasoak sukaldari; ‘Umeentzako Futbol Eskola’, familiak, irakasleak eta umeak berak partaide; ‘Athletic Bilbao Tango Club lagunartea eta Matxin Burdin Liburutegia’, Daniel Valledor sukaldari; eta ‘Zaharrak’, Ricardo Basterreche eta Roberto Rozado sukaldari.

Emaitzak aztertzeko garaian, Jorge Rifourcat eta Iñaki Aramayo Lazcano epaimahaikideek honako puntu hauek izan zituzten kontuan: zaporea, plateren itxura, egosketa-puntua eta osagaien aniztasuna. “Ez zen lan erraza izan epaimahaikideena: ‘Andreak’ taldearen paella saritu zuten, lehenengo postuarekin, eta ‘Zaharrak’ taldearena ebatzi zuten bigarren. Bakoitzak bere domina jaso zuen”, azaldu digute La Platakoek.

Euzko Etxea Paella lehiaketa 2012 01

[Andreen Taldea geratu zen lehenengo sariarekin (argazkiaEE)]

Euskal etxeko dantzari helduak arduratu ziren edarien salmentaz eta hockey taldeko nesken guraso eta irakasleek prestatutako mahaiburukoek osatu zuten postre-menua. “200 lagun bildu ginen eta ondo baino hobeto pasatu genuen. Are gehiago, batzuk jadanik hasiak dira 2013ko edizioari pentsatzen”, adierazi dute euskal etxeko arduradunek.

‘Aaron Sehter’ pilota txapelketaren I. zatia

La Platako Euzko Etxea-tik atera gabe, beste berri bat pasa digute gure irakurleen artean zabal dezagun. Ekainaren 1an ‘Aaron Sehter’ pilota txapelketaren I. zatia burutu zen euskal etxeko trinketean. Larruzko pala modalitateko ‘Aaron Sehter’ pilota txapelketa  Buenos Aires probintziako Pilota Federazioak (FPPBA) eta Argentinako Pilota Federazioak (CAP) antolatu dute, nazio osoko pilotari onenak bilduz, baita Uruguaiko bi ordezkari ere. Izan ere, bikote uruguaitarra izan zen finala jokatu eta irabazi zuena; bigarren postuan, Santa Fe probintziako Venado Tuerto hiriko ‘Empleados de Comercio’ klubeko bikotea geratu zen.

Antolatzaileek azpimarratu dute publiko ugari bildu zela Euzko Etxea-ko trinketean partidak ikustera eta oso momentu hunkigarria bizi izan zela norgehiagokari izena ematen dion Aaron Sehter pilotariaren jardunbidea gailendu zenean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia