Urtero bezala, bere Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritu ditu Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak. Bi urteko epea bete izaten dute hautetsiek eta horien artean aurten lehendakariordea, idazkariordea, diruzainordea eta beste zenbait postu berritu beharra zegokion. Juan Lucio Agotegaray Echaniz hautatu dute elkarteko lehendakariorde berri, Alicia Biain idazkariorde eta Ana Idigoras diruzainorde, besteak beste.
Arrecifes, Argentina. 1922an sortutako Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-ek apirilaren 25ean, larunbata, egin zuen Bazkideen Urteko Biltzarra, elkartearen egoitzan, eta hautatutako kargu berriak gehituta (Batzordearen beste erdia datorren urtean berrituko da), honela geratzen da datorren urte honetarako euskal etxe arrecifestarraren Zuzendaritza Batzordea:
-Lehendakaria: Omar Gorostidy
-Lehendakariordea: Juan Lucio Agotegaray Echaniz
-Idazkaria: Maria Luján Valiela
-Idazkariordea: Alicia Biain
-Diruzaina: Maria Magdalena Boveda Aldazabal
-Diruzainordea: Ana Idigoras
Batzordekide titularrak:
César Solanés Aurtenechea
Eduardo Villa
Maria Angélica Lúgaro Gabilondo
Diana Cellotto de Garcia Bilbao
Marta Abarrategui Loyola
Batzordekide ordezkoak:
Stella Maris Arzuaga
Graciela Robles Zabala
Nancy Cárdenas
Kontu ikuskatzaile titularrak:
Cristina Rodríguez
Maria del Carmen Echaniz
Norma Micchia Anzoategui
Kontu ikuskatzaile ordezkoak:
Laureano Villa Zabaleta
Maria Claudia Lucero
Elena Azarola