euskal diaspora eta kultura
2012/12/10
PUBLIZITATEA
Iruña-Pamplona. Gogoratu beharra dago Yolanda Barcina urriaren 27an izan zela Zaragozan, izan ere Nafar Etxeak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak kari. Etxe nafarra ia ehun pertsonaren biltoki da Zaragozan eta Espainiako estatuko nafar etxeek federazioko egoitza ere bada, federazioko presidentea ere bertako presidentea delarik, hala nola, egun, Rosa Mary Ibañez anderea. Barcinak harrera beroa jaso zuen Zaragozan, Tuterako dantzariek ohorezko aurreskua dantzatu ziotelarik. Barcina Zaragozako Udaleko ordezkariekin eta Aragoiko presidente den Luisa Fernanda Rubyrekin ere bildu zen bidaia berean.
Barcina presidenteari bisita itzuliz, Zaragozako Nafar Etxeko ordezkaritza batek bisita egin zion joan den astean Iruñean nafar gobernuburuari, Rosa Mary Ibañez eta Arturo Navallas --azken hau Zaragozako Nafarroako Etxearen historia liburuaren egilea-- buru eta nafar etxeko Mariano Romeo, Alfredo Bergua eta Concha Portero ere partaide.
Zaragozako Nafarroako Etxeari buruzko liburuak 112 orrialde dauzka, gaikako 95 atal eta 272 ilustrazio eta bost atal nagusitan dago banatua. Lehenengoak orrialde batzuk bertako kolonia euskaldunari eskaintzen dizkio, 1920ko hamarkadan (1923-1926) nafarrak, arabarrak, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak biltzen zituen elkarte bat sortu baitzen, jatorri honetako lehenengo aurrekari bezala.
Liburuaren zati mardulena hiru ataletan dator, nafar etxeak izan dituen hiru egoitzetan banatua: Sas Plazan (1962-1972), Gran Viakoa (1973-1997) eta Santiago kalekoa (199tik gaurdaino). Azkeneko atal batek, "Pertsonak" izenburupean, etxeko zuzendaritza batzordeetako kide izan diren pertsonen berri ematen du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus