euskal diaspora eta kultura
2009/07/10
PUBLIZITATEA
Zaragoza, Espainia. Zaragoza hiriko Santiago kalea hainbat jenderen biltoki bilakatu zen joan den astelehen eguerdian, urtero eta bertako Nafar Etxeak antolaturik egiten den San Fermineko txipinazoren tokiko bertsioa segitzeko. Tradizio bilakatua, Iruñeko festa eta giroarekin bat egiteko aukera da Zaragozako txupinazoa.
Zaragozako Udaleko alkateorde Fernando Gimeno izan da aurten txupina bota duena, Nafarroako Gobernuko kontseilari eta eledun den Alberto Catalan lagun. Hitzordura nafar udal batzuetako alkateak ere bildu ziren, eta baita Zaragozan egoitza duten eskualde-etxe batzuetako ordezkariak ere, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Nahiz eta aurten jaien hasiera astelehenean suertatu, jende andana polita bildu zen hitzordura eta sanferminetako kantuak kantatu ziren, horien artean 'Entzun arren San Fermin, zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierro hontan otoi' (A San Fermín pedimos por ser nuestro patrón) kantuaren bertsio berezi bat, gaztelaniaz jakina, kantatu zutenek eskualde- edo erregio-etxeentzako dirulaguntza handiagoak eskaturik. San Fermineko programak biharamunean segitu zuen, izan ere San Fermini eskainitako meza batez Pilareko Amaren Basilikan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus