euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hispanoa? Ni euskalduna naiz; John Garamendi AEBetako kongresukideak argi dauka: I'm Basque

2013/02/13

John Garamendi eta Bill Clinton San Frantziskoko Basque Cultural Center elkartean, Garamendiren 2009ko Kongresurako kanpainan
John Garamendi eta Bill Clinton San Frantziskoko Basque Cultural Center elkartean, Garamendiren 2009ko Kongresurako kanpainan

PUBLIZITATEA

Associated Press berri agentziak artikulu deigarri bat plazaratu du, AEBetako Kongresuko diputatu hispanoen kopurua zehazteko zailtasunei buruz. Arrazoia zera da, zerrendatan batzuetan komunitate horretako kide gisa agertzen diren diputatuetako batzuk ez dutela euren burua hispanotzat jotzen. John Garamendi kongresukide euskal-kaliforniarrak, esaterako, argi dauka: I'm Basque (ni euskalduna naiz), dio. AEBetako 2011ko erroldan 53.045 lagunek onartu zuten euren burua euskaldunen ondorengotzat.

Washington, AEB. Associated Press berri agentziak AEBetako Kongresuan dauden hispanoei buruzko artikulu bat argitaratu du, ganberan zehazki zenbat hispano dauden esatea zaila dela azalduz. APren artikuluaren arabera, Senatuaren kasuan ez dago zalantzarik: hiru senadore hispanoak daude. Baina Kongresuaren kasuan kalkulua ez omen da hain erraza.

Kongresuko House Press Gallery informazio bulegoaren arabera, egun 33 legebiltzarkide dira hispanoak. Congressional Hispanic Caucus Institute irabazirik gabeko erakundearen arabera, aldiz,  31; eta National Association of Latino Elected and Appointed Officials (NALEO) taldearen aburuz, 28.

Artikuluaren esanetan, diferentzia hauek nortasun hispanoa zein "malgua" izan daitekeen erakusten dute. NALEO taldearen definizioaren arabera hispanoa da jatorria gaztelania hitz egiten den herrialde batean duena edo kultura horrekin identifikatzen dena. Congressional Hispanic Caucus Institute taldeak, berriz, euren burua hispanotzat dutenak zerrendaratzen ditu, besterik gabe. Azkenik, House Press Gallery bulegoak "hizkuntz jatorria" Espainian edo Portugalen dutenak hartzen ditu hispanotzat.

Zalantzak argitu nahian APek zerrenda hauetako batean edo bitan (baina ez hiruetan) agertzen diren kongresuko kideak elkarrizketatu ditu, horien artean John Garamendi. Hona Garamendiren bozeramaile Matthew Kravitz-en erantzuna: Garamendik bere burua euskaldun bezala definitzen duela. Eta kitto. Bere aitaren aita 1906ean heldu zen AEBetara "Euskal Herritik, Espainia iparraldearen eta Frantzia hegoaldearen artean dagoen lurraldetik". Garamendik ez zuen hispano dioen laukia bete erroldan, gehitu du Kravitz-ek.

Garamendiren aitonaren aldeko familia Ispaster-Lekeitiokoa da eta aitaren amaren aldekoa, aldiz, Saturrarango Osa familia dira, AEBetako euskal giroetan oso ezaguna den sendia, Kalifornian zein Nevadan presentziaduna. Garamendiren jatorriari buruzko dokumental bat, euskaraz, Eitb.com webgunean ikus daiteke: Kurtziatik Kaliforniara.

AP agentziaren artikuluaren arabera 2011ko Census' American Community Survey erroldan 53.045 lagunek esan zuten euskal jatorria dutela.

-Artikulu osoa ingelesez, hemen



Komentarioak

  • Nazioak eta erresumak

    Ez ditzagun nahasta egitateak. Hiru probintzietako euskaldunak Gaztela erresumako subditoak ziren Ameriketan, ez nafarrak aldiz. XIX mendera arte Amerika osoan ez dago inongo nafar arrastorik, mertzenario zenbaitena ezbada. Mila duro, Nafar eta Aragoiko hiri izenik Ameriketan aurkitzen duenari XVIII.mendean baino lehen. Ezin, Amerika baitzen soilik eta bakarrik Gaztelakoa, Gaztela Erresumakoa hain zuzen eta ez ditzagun berriro nahasta, nazioa, nazionalitatea eta Erresuma ala Estatua. Hori soilik espainiar analfabeto batek egin dezake eta.

    thomas trifol, 2013/02/13 21:42

  • Euskalduna

    Iñigo delakoak ez du erantzunik ere merezi. Horretaz aparte, Garamendik bere barruak esan diona egin du, euskaldun askok egingo luketena bere lekuan egonda. Eta hori errespetatzen ez dutenak beraiek ari dira izena ipintzen beren buruari. Eta izen hori ez da euskalduna edo espainola, izen itsusi bat baizik. Atseginez nahi dut agurtu Garamendiren hautua. I'm glad and as many Basques I coincide with your option and feelings, Mr. Garamendi!

    Euskalduna, 2013/02/13 18:46

  • Pínchale, güey!

    Vaya una soplamemez. ¿Pero vosotros no veis que toda América, desde Alaska hasta Tierra del Fuego, está llena de topónimos y apellidos vascos, y que se instalaron allí por ser españoles o franceses? Anda que......

    iñigo, 2013/02/13 18:22

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia