euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zalantza eta segurtasun gabezia Japonian; Jon Verastegui Tokyoko EEko lehendakariaren lekukotasuna

2011/03/28

Jon Verastegui, Tokyoko Euskal Etxeko lehendakaria, eta bere emazte Megubi, Gasteizen ateratako argazki batean (argazkia Aitor Guinea-Deia)
Jon Verastegui, Tokyoko Euskal Etxeko lehendakaria, eta bere emazte Megubi, Gasteizen ateratako argazki batean (argazkia Aitor Guinea-Deia)

PUBLIZITATEA

Bi aste t'erdi dira lurrikarak eta ondoren itsasikarak Japonia eraso zuenetik. Hildakoak gehi desagertutakoak ia 30.000 pertsonatara iristen dira. Eta kalte zuzenek baino gehiago, dardarak Fukushimako zentral nuklaerrean egindako kalteek eta hortik etor daitezkeen ihes radioaktiboek kezkatzen dute biztanlegoa. Informazioa gutxika banatzen dute eta egoerak ezustean harrapatu ditu Japoniako gobernua eta zentralaren enpresa kudeatzailea. Ahal dutenetako batzuk lurra jartzen ari dira tarteko. Oinarriz, oinarririk gabe? Jon Verastegui, Tokyoko Euskal Etxeko lehendakariak bere lekukotasuna kontatu dio Deia egunkariko Marta Martinezi.

Vitoria-Gasteiz. Hiru urte zeraman Japonian Jon Verastegui gasteiztarrak eta izan ere bertakoa du emaztea, Megubi. Orain, tsunamiak ekarritako egoerak eta isuri radioaktiboenganako beldurrak eraginik, babes neurri gisa, Japonia utzi eta Euskal Herrira itzultzea erabaki dute. Bertatik, ia soinean zeramatenarekin atera dira, informazio ofizialek radiazio mailari buruz ziotena entzunez, baina egoerak okerrago eginez geroz gerta daitezkeenak aurreikusi nahian. "Ez dakigu radioaktibitateak zer nolako eraginak izan ditzakeen epe ertain eta luzera", dio Jonek, "segurtasun gabezia handia dago".

Euren inguruan, japoniar batekin ezkondutako atzerriko senar edo emaztea daukaten bikoteetan, askok bide bera hartu dutela diote, kezka eta arrengura handia baita. Ahal duena, Tokiotik urruntzen ari da, hegoaldera, radioaktibitatetik ahalik eta urrunen.

Jon Verastegui, energia berriztagerrien alorrean lan egiten duen gasteiztarra izateaz gain, Tokyoko Euskal Etxeko lehendakaria ere bada. Euskal Etxea bi bat urtez ari dela lanean dio eta finkatzen lanetan ari direla. Egoitza oraindik ez daukatela eta zortzi bat bazkide finko eta hogei bat inguruko direla. Japoniatik ihes egite hau, atzerritarren artean ari dela ematen gehienbat esaten du, japoniarrek bertan segitzen baitute.

Elkarrizketa, osorik, jatorrizko gaztelaniaz, herenegun larunbatez Deia egunkariak argitara eman bezala, hemen topa dezakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia