euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zahatoa eskuan eta dantza eginez iragarri dute Etorritakoengatik Euskal Etxeko lagunek Euskal Asterako bidaia

2013/09/19

Puerto Madryngo euskal etxeko dantzariak joan den igandeko, irailaren 15eko elkarretaratzean (argazkiaEE)
Puerto Madryngo euskal etxeko dantzariak joan den igandeko, irailaren 15eko elkarretaratzean (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Berria ez litzateke hain bitxia izango Argentinako Patagonian dagoen Valdes penintsulatik Cordoba probintziako Villa Maria hirira 1500 kilometro daudela jakingo ez bagenu. Hori da azaroan 2013ko Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko bertako haur, gazte eta helduek autobusez ibili beharko dutena. Besteak beste, bertako dantzariak Argentina osoko beste hainbat gazterekin bildu daitezen, azaroaren 8tik 10era. Berria, euskal etxeak kideentzako antolatutako bazkarian ezagutarazi da, joan den igandean, irailaren 15ean.

Puerto Madryn, Argentina. Duela sei urte Maria Julia Ercorecak landatutako hazia landare sendo eta emankorra bihurtu da jende multzo baten lana eta engaiamenduari esker. Puerto Madryngo Etorritakoengatik euskal etxe bilakatuta, 2007an bilerak egiten hasi zen taldea gero eta leku garrantzitsuagoa doa irabazten hirian eta euskal komunitatean. Ibilbide labur honetan, proiektu anitz sortu dira euskal etxearen baitan, besteak beste hiriko ekitaldietan partaidetza handitzea, Euskal Aste Nazionaletara joatea edota egoitza propioa lortzea. Batzuk, epe luzerako asmo dira; beste batzuk, berriz, lehenago eskuragarriagoak. Edonola ere, euskal arbasoen kultura hedatzen jarraitzea da helmuga eta horretara doaz.

Ildo horri jarraituz, kideentzako bazkari bat antolatu zuen euskal etxeak joan den irailaren 15ean. Elkarretaratzea hiriko Medikuen Elkarteko aretoan burutu zen eta 80 bat lagun bildu zituen. Topaketaren baitan, euskal etxearen azken eta hurrengo nobedadeen berri eman zizkieten zuzendaritzakoek bildutako lagun eta bazkideei. Hona bazkariaren argazki-laburpena:

Puerto Madryngo iraileko bazkaria 2013 01

[Zenbait ekitalditan hartuko dute parte Puerto Madryngo euskal etxeko kideek datozen hilabeteetan. Irailaren 15eko bazkarian euren abileziak eta lanerako bildurrik eza erakutsi zuten Etorritakoengatik-ekoek; batzuek apaingarriak egiten; beste batzuek, berriz, sukaldean (argazkiaEE)]

Puerto Madryngo iraileko bazkaria 2013 02

[Kirola ez izan arren, txapelketak antolatu ohi dira ekintza honen inguruan. Eta iaioa izan behar da ondo egiteko, bai horixe! Zahatoa eskuz-esku ibili zen, emakume eta gizonen artea, helduen eta gazteen koadriletan (argazkiaEE)]

Puerto Madryngo iraileko bazkaria 2013 03

[Dantzariek sasoian behar dute egon datozen hitzorduetarako. Igandean, pieza batzuk prestatu zituzten bazkarirako. Hasteko, ‘Aurresku’ eskaini zioten helduen taldekoek elkarteko lehendakari Andy Elorriagari. Ondoren, ‘Fandango’ dantzatu zuten gazteek (argazkiaEE)]Puerto Madryngo iraileko bazkaria 2013 04

[Dantza emanaldiarekin jarraitzeko, Txikiek ‘Txulalai’ aurkeztu zuten (argazkiaEE)]

Puerto Madryngo iraileko bazkaria 2013 05

[Jaia arratsaldean zehar luzatu zen, giro ezin hobean; eta ‘agur’ esan aurretik dantzari eta gonbidatuak ‘Polka’ batean nahastu ziren (argazkiaEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia