Donostia-San Sebastian. Kulturaren lantzen duzun euskal sortzailea baldin bazara musika, dantza, antzerkia edo beste zenbait alorretan, seguruenik interesatuko zaizkizu Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaile eta kulturgileen lana kanpoan hedatu eta nazioartekotzeko zabalik dauzkan deialdiak. Zabalkunde horrek Euskal Herritik kanpo egiten diren bira, aurkezpen eta partaidetzak barnera ditzake, euskak etxeetan egin daitezkeen emanaldi edo ekitaldiak ere baitaratuz edota beste agertoki eta lekuetan, edota beste kasu batzuetan azoketan-eta parte hartzea. Batzuen epemuga ekainaren 10a da. Informa zaitez!
Euskal etxeak eta bestelako zirkuituetan parte hartzea uztartuz egin daitezke irteerak.
Eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoan edo, obra euskaraz denean, Euskal Herriko beste edozein lekutan ere behar dute bizi edota, elkarteen kasuan, egoitza izan. Dena den, ikus deialdi bakoitzaren kasua. Hona 2019ko deialdiak:
-Euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko jarduerak burutzeko dirulaguntzak. Ikus hemen
-Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: musika. Ikus hemen
-Jatorriz euskatraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzetara itzultzea. Ikus hemen
-Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: dantza. Ikus hemen
-Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: antzerkia. Ikus hemen
-Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak: arte plastiko eta ikusizkoak. Ikus hemen
-Nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko dirulaguntzak. Ikus hemen
-Euskal sortzaile eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzak: zinema eta literatura. Ikus hemen