Reno, Nevada, AEB. Martxoaren 2ra arte dago zabalik eskabideak aurkezteko epea. Euskal diaspora gaien ikerketan esperientzia duten doktore mailako ikertzaile eta irakasleeak aurkez daitezke eta hilabeteko ikerketa-egonaldia eskaintzen die aurten Nevadako Unibertsitatean, Renon, abuztu eta abendu artean adostutako datan. Helburuen artean euskal diasporaren ezagutza AEBko akademian eta gizartean zabaltzeko ekimenak sustatzea ere badu deialdiak, arlo horretan trukea eta lankidetza gune eta sareak sustatzea,
-Hona deialdiaren ezaugarriak
-Deialdiko eskaera-orria
Informazioa edo argibide gehiago, Iñaki Arrieta Baro Renoko euskal liburuzainari idatzita arrieta@unr.edu helbidean.
Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Katedra, Etxepare Euskal Institutuaren eta Nevada System of Higher Education (Nevadako Unibertsitatea, Reno) erakundeek elkarrekin daramaten ekimena da.