Vitoria-Gasteiz. EuskalKultura.com-ek joan den astean aurreratu zuenez, Eusko Jaurlaritzak EHAA-BOPV buletin ofizialeko gaurko edizioan eman du argitara euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko 2019rako deialdia. Euskal etxeak bitartekari gauzatzen den deialdi honek 202.000 euroko hornikuntza izango du aurten, iazko kopuru bera, eta bertara eskabideak aurkezteko azkeneko eguna apirilaren 28a izango du.
Aurreko urteetan bezala, interesdunek beren herriko, eskualde edo nazioko edo, zernahi gisaz, bizi diren lekutik hurbilen dagoen euskal etxera jo beharko dute eta euren bidez tramitatu laguntza. Komeni da garaiz egitea. Eskabidea egiteko eredua, beherago bildu dugun estekan topa daiteke.
Irakurri hemen pdf-en (bertsio ofiziala) Deialdiko baldintza eta eskakizunak; edo hemen html bertsio elebidunean.