Donostia-San Sebastian. Euskara eta euskal kultura irakasteko hiru irakurle berriren bila dabiltza Italia, Txekiar Errepublika eta Irlandako bost unibertsitatetan. Unibertsitateak Italiako Università Ca’Foscari Venezia eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitatean dira; Txekiar Errepublikako Brnoko Masaryk University eta Pragako Univerzita Karlova; eta Irlandako University College Cork, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.
2022-2023 ikasturtean lan egiteko da.
Interesatuek apirilaren 25era bitarteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. Ikus xehetasunak Etxepare Euskal Institutuaren deialdietan.
Hauek dira hiru deialdiak:
- Italiako Ca´Foscari Venezia eta Alma Mater Studiorum Università di Bologna (2022)
- Txekiako Brnoko Masaryk University eta Pragako Univerzita Karlova (2022)
- Irlandako University College Cork (2022)
Ez ahaztu, bestalde, zabalik dagoela baita ere Galeseko Alan R. King Euskal Ikasketa Katedra berrirako irakasle edo ikertzaile lanpostua University of Wales Trinity Saint David unibertsitatean, Aberystwyth-en egoitza duen Galesaren eta Zeltikoaren Ikasketa Aurreratuko Zentroan (CAWCS ingelesezko siglatan). Ikus hemen.