euskal diaspora eta kultura
2011/06/10
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Datorren 2011-2012 ikasturterako laguntzen dirukopurua 376.207 eurokoa izango da, beraz indarrean dagoen ikasturtekoa baino %30a gehiago. Laguntzak gutxienez hiru hilabeterako eta gehienez bederatzi hilabeterako izango dira.
Hilabetero jasoko den kopurua aurrekontuaren araberakoa eta eskatzaileen kopuruaren araberakoa izango da. Indarrean dagoen ikasturteko laguntza, batez beste, 72,61 eurokoa izan da hilabeteko. Aurreikusitakoaren arabera datorren deialdikoak 80-90 euro hilabeteko igoko dira.
Kontuan behar da hartu eskakizunak zeharo hazi direla azkeneko bi urteotan (azken bi edizioetan %12 hazi dira bataz beste), 2006an emandako 117 laguntzetaik, 2011ean emandako 480etara pasatu garelarik.
Laguntza eskatu ahal izateko interesatuek Nafarroak jaioak beharko dute izan edo eskabidea egin aurreko bi urteetan etengabe Nafarroan erroldatuak; Espainiako unibertsitateren batean lehen, bigarren zikloko edo graduko ikasketetan matrikulatuak beharko dute izan; unibertsitate arteko mugikortasun programaren batean izenemanak izan; eskatzen duten laguntza hau aurrekotik jaso gabeak; eta 2005/11 foru legearen 13. artikuluak onuradun izateko eskatzen dituen baldintzak beharko ditu bete.
-Informazio osatua eta tramitazioaren berri, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus