euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

XVI-XXI. mendeen bitarteko euskal gizataldeen antolaketa, identitate eta irudiari buruzko liburua plazan

2010/09/14

Oscar Alvarez Gila zuzendari izan duen Organización, Identidad e Imagen de las Colectividades Vascas de la Emigración (Siglos XVI-XXI) liburua
Oscar Alvarez Gila zuzendari izan duen Organización, Identidad e Imagen de las Colectividades Vascas de la Emigración (Siglos XVI-XXI) liburua

PUBLIZITATEA

Liburuak izen osoa du "Organización, Identidad e Imagen de las Colectividades Vascas de la Emigración (Siglos XVI-XXI), Organization, Identity and Image of the Basque Communities Abroad (16 th-21th Centuries)" eta aurteneman du argitara Euskal Herriko Unibertsitateak. IZenbait herrialdetako ierkari eta ikaslari talde baten emaitza da, eta immigranteen identitate anitzari dagozkion gaiak jorratzen ditu zenbait ikusmolde eta eskarmendutatik. Argentinatik, Chaco probintziako Resistencia hiriburutik, euskal Diaspora gaiak aztertzen dituen Angeles de Dios Altunak liburuaren erreseina idatzi du, EHUko Ameriketako Historia departamenduko Oscar Alvarez Gila koordinatzaile izan duen liburu honetaz.

Angeles de Dios Altuna. Oscar Alvarez Gila zuzendari izan duen liburua da izenburu osoa "Organización, Identidad e Imagen de las Colectividades Vascas de la Emigración (Siglos XVI-XXI), Organization, Identity and Image of the Basque Communities Abroad (16 th-21th Centuries)" duen liburu hau, 2010ean Euskal Herriko Unibertsitateak argitara emana eta 270 orrialdetan zehar honakoen lanak biltzen dituena:

-Alberto Angulo Morales (Euskal Herriko Unibertsitatea)
-Nora L. Sigresti de Gentile (CONICET, Argentina)
-Marcelino Irianni Zalakain (UNICEN-CONICET, Argentina), bi lan
-Óscar Álvarez Gila (European Studies Centre. University of Oxford)
-Juan Carlos Luzuriaga (Haize Hegoa Euskal Etxea, Montevideo)
-Ana Isabel Ugalde Gorostiza (Euskal Herriko Unibertsitatea)
-Ana de Zaballa Beascoechea (Euskal Herriko Unibertsitatea)
-Alberto Irigoyen Artetxe (Eusko Ikaskuntza), bi lan
-Alicia Ugarte (Universidad Nacional de Tucumán, Argentina)
-Jon Ander Ramos Martínez (Euskal Herriko Unibertsitatea)
-David Río Raigadas (University of the Basque Country)
-Monika Medinabeitía (Mondragon Unibertsitatea)
-Matteo Manfredi (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Hamabost lankidetzok kontsulta material baliotsua eskaintzen diete ikertzaileei eta Ameriketako euskal immigrazioa aztergai duten pertsonei, besteak beste euskaldunen biltzaile izan ziren elkarteak ikertuz, baita ere ozeanoaz gaindiko gutun-trukea, Arantzazu eta San Inazio ikono erlijiotsuak, politika, lege alderdiak hala nola ontasunen zesioa monarkia garaian, edota irudia eta argazkigintza migrazioen historia berrinterpretatzeko tresna gisa, besteak beste.

Ongietorria jaso duen obra, gai aldetik duen aniztasunak ahalbidetzen digularik berrinterpretatu eta arreta jartzea historia, geografia eta eskarmentu pertsonal aldetik hain anitza izan daitekeen amerikarren arteko euskal identitatea osatzearen gaiari. Beharrezko testu bat gai hauetan sakondu nahi dutenentzat.

Ángeles de Dios Altuna
Junta de Estudios Históricos del Chaco
“Kotoiaren Lurra” Euskal Etxea
Resistencia, Chaco, Argentina



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia