euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xuxen, euzkarazko ortografia zuzentzailea, on-line erabiltzeko bi aukera gehiago ematen ditu Elekak

2007/03/15

Google eta Euskalbar-ekin erabil daiteke  XUXENweb
Google eta Euskalbar-ekin erabil daiteke XUXENweb

PUBLIZITATEA

Eleka enpresak bi bide berri prestatu ditu bere ortografia zuzentzailea on-line eta doan erabiltzeko. Euskalbar, Firefox nabigatzailearentzat hizkuntza gehigarria eta Google-ren hasiera pertsonalizatuari gehitzeko 'gadget-a' prestatu ditu linguistika ingeniaritzara dedikaturiko enpresak. Hilabete hasieran jarri ziren eskuragarri bi aukera berri hauek.
Xuxen euskarazko ortografia zuzentzeko tresna informatikoa da eta hilabete honen hasieratik bi bide berri daude erraminta hau erabiltzeko. Biak ere Eleka Ingeniaritza Linguistikoaren, hau da, Xuxen-en atzean dagoen enpresaren eskutik datoz. Hauetako lehenengoa Firefox web nabigatzaileari gehi dakioke. Hain zuzen ere, nabigatzaile honentzat dagoeneko prest zegoen Euskalbar izeneko gehigarriaren hobekuntza da XUXENweb-aren gehitzea. Zehatzago, XUXENweb izeneko lanabesaz, aipatu barran idatzitako testu bat edota nabigatzailean agertzen den testu hautatu bat aztertu eta zuzen dezake. Horretarako Firefox 1.5 bertsioa baino berriagoa erabili behar da, eta instalatuta euki behar da baita ere aipatu Euskalbar gehigarria.

Elekak Xuxen erabiltzeko gehitu duen beste aukera zuzentzailea Google-ren bidez erabiltzea da. Googlek hasierako orria pertsonalizatzeko aukera ematen du eta hau egiteko bideetako bat gadgetak gehitzea da. Aukera hori baliatu dute hain zuzen ere Elekakoek, hasierako orriari gehitzeko gadgeta prestatu baitute. Honek ere erabilera erraza dauka ezaugarri: horretarako prest dagoen laukian testua idatzi, zuzendu esaten duen botoiaren gainean klik eginez XUXENweb-era eramango du idatzia eta bertan zuzentzen hasiko da ezezagunak edo gaizki idatzita dauden hitzentzat alternatibak eskainiz.

Bi bide berri hauek orain arte Xuxen erabiltzeko zeudenei gehitu behar zaizkie. Xuxen testuak zuzentzeko programa izanik, hainbat testu prozesadore, posta kudeatzaile zein nabigatzailerekin erabil daiteke internetera konektatua egoteko beharrik gabe. Gehigarri hauek doan daude eskuragarri, beste batzuen artean MS Office eta OpenOffice.org suiteentzat zein Mozilla Firefox eta Mozilla Thunderbird programentzat. Tresna hauek guztiak Mac OSX, Windows eta Gnu/Linux sistema eragileentzat prestaturik daude eta doan jaitsi daitezke hemendik.


Lotura interesgarriak

Euskarazko testuak on-line zuzentzeko
http://www.xuxen.com

Eleka S.L. Ingeniaritza Linguistikoa
www.eleka.net

Firefox-arentzat Euskalbar gehigarria
Euskalbar

Xuxen on-line kontsulta daiteke
2006ko apirilaren 6an Euskalkultura.com-en argitaratua

Euskalbar euskararen inguruko tresnak biltzeko plugin-a
2005ko maiatzaren 6an Euskalkultura.com-en argitaratua


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia