euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

XIX. mendeko Mexikoko euskal immigranteen zerrenda jarri dute sarean eskuragarri

2013/02/11

Josu Ruiz de Gordejuela historialariaren "Guía de vascos y navarros en México, siglo XIX"
Josu Ruiz de Gordejuela historialariaren "Guía de vascos y navarros en México, siglo XIX"

PUBLIZITATEA

VascosMexico posta zerrendako lagunei esker jakin dugu sarean eskuragarri dela Mexikora emigratu zuten euskaldunen zerrenda interesgarri hau. Josu Ruiz de Gordejuela historialariak bildutako datuak dira, "Guía de Vascos y Navarros en México. Siglo XIX" izenburupean. Instituto Nacional de Estudios Históricos de las Revoluciones de México delakoak sarean jarri ditu eta bertan XIX. mendean herrialde honetan lekutu ziren 4.700 immigrante euskaldunen datuak agertzen dira.

Mexiko DF, Mexiko. Instituto Nacional de Estudios Históricos de las Revoluciones de México delakoari esker, Mexikon euskal ondorengoen bila ari direnek informazio iturri interesgarri bat dute eskuragarri sarean. Vascosmexico.com webgunea eta posta zerrendari esker izan dugu sareratzearen berri. Egiaz 2012an plazaratu zen interneten informazioa, baina kontsulta-gune baliagarria delakoan aipatzeak merezi duela uste dugu.

Josu Ruiz de Gordejuela historialari eta Diasporan adituak bildu ditu "Guía de Vascos y Navarros en México. Siglo XIX" zerrendako artxiboak. Bertan, XIX. mendean zehar Mexikora etorri ziren 4.700 euskaldunen datuak agertzen dira. Zerrenda immigranteen lehen abizenaren arabera dago antolatuta, alfabetikoki. Abizenaren ondoan honako datuak aurki daitezke: izena, sortu zeneko herria/probintzia eta jaiotze data, egoera zibila, bizilekua, lanbidea eta informazio iturria (alegia, ze dokumentutan topa zuen ikerleak). 

Zerrenda kontsultatu nahi dutenentzat egileak aholkatzen du abizen jakin batzuen kasuan aukera desberdinak bilatzea. Adibidez, kontuan izatea Echevarria abizena Bizkaian eta Araba iparmendebaldean horrela idazten dela, baina Gipuzkoan, Nafarroan eta Araba hegoaldean Echeverria dela. Iparraldean, aldiz, Etcheberry izan daiteke. Horrez gain, artxiboetan Chevarria edo Cheverria bezala jasota ager daiteke, eta XX. mendetik hona Etxebarria edo Etxeberria idazten da.

Liburua PDF formatoan deskargatzeko, jo hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia