euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

XIII. mendetik XX. mendera bitarteko sei milioi agiri eskuragarri jarri dituzte Dokuklik webgunean

2012/04/18

Dokuklik atariaren irudia
Dokuklik atariaren irudia

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Dokuklik aurkeztu du, Euskadiko artxibo publiko eta pribatuetako agiri historikoak biltzen dituen ataria. Bertan XIII. mendetik XX. mendera bitarteko sei milioi agiri eta, horiekin lotuta, bi milioi eta erdi irudi digital daude; ekainean hiru milioi irudi izango dira. Gainera, Kultura Sailak iragarri duenez, musika-artxiboena ere abian dago eta ikus-entzunezko funtsena diseinatzen ari dira.

Vitoria-Gasteiz. Ekimena egin ahal izan da 150 erakunde publiko, fundazio, familia eta partikularrei esker, 500 bat agiri eman baitituzte, aurkezpenean Antonio Rivera Kultura sailbuordeak azaldu zuenez. Atari bakar baten bidez euren artxiboak eskuratzeko eta ikusteko aukera ematearen truke, lagundu duten pertsona eta antolakunde guztiek euren agiri-ondarearen kopia digitala eskuratu dute. Funtsen artean, atarian Artxibo Zerbitzuaren egoitzan (Irargi) Kultura Sailak gorde dituen agiri historiko guztiak daude; hori Dokuklik-eko irudi digitalaren % 30 inguru da.

Kultura Sailak 2007tik 2011ra 1.200.000 euro eman ditu proiektu honetarako. Horri esker, Euskadik artxiboen sarea bildu duen web gunea du; halakorik duen Europako herrialde bakarra da; erakundeek, familiek eta partikularrek euren artxiboak laga dituzte atari horren bidez jendeak kontsulta ditzan.

“Erdi Aroko agirien ale bikainak ikusi ditugu, Euskadiko herri askotatik etorritakoak, baina gure lurraldeko edozein lekutako zenbait gizon eta emakumeren agirien irudiak ere antolatu ditugu; agiri horietako askok eskuz idatzita daude eta edukiek garrantzi txikia zutela ematen bazuen ere, bizitza handikoak dira lehen mailako berriak dira”, azaldu zuen Riverak aurkezpenean.

'Badator' aintzindaria

Irargi arduratu da proiektuaren arkitektura teknikoaz. Irargik esperientzia zabala du arlo honetan, izan ere, 1998. urtean abian jarri zuen Badator bilatzaileak arrakasta handia izan du.  Iaz, adibidez, 100.000 erabiltzaile inguru izan zituen Badatorrek. Aipagarria da bisitariak99 herritatik sartzen direla —batez ere Espainia eta Iberoamerikatik— eta genealogia dela interes nagusia (% 60).

-Dokuklik-eko artxiboak ikusmiratzeko, jo hona



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia