euskal diaspora eta kultura
2012/10/19
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Xarnege talde euskal-bearnotarra Mexikora abiatuko da urriaren hondarrean, han bost kontzertu emateko. Emanaldiak urriaren 30ean hasiko dira Taxcon (Guerrero), CEPE-UNAM unibertsitateko Auditorio Foro Revolución delakoan. Biharamunean taldeak Cahpultepec-eko Casa del Lago-n joko du (Mexiko DF), eta azaroaren 1ean Morelos-eko Tepoztlán hiriko Sala Mango-n. Birak azaroaren 2an jarraituko du, Coyoacán-go (México DF) Plaza Hidalgon egingo duten emanaldiarekin eta azaroaren 3an amaituko da Aguascalienteseko Isla del Río-n egingo den Calaveras 2012 jaialdian.
'Xarnego' Pirinioetan euskaldun eta gaskoien seme-alabei ematen zaien izena da, eta bi kulturak elkarrekin bizi diren lekuei ere horrela esaten omen zaie. Izpiritu horri jarraiki, taldeak bidegurutze bat izan nahi du, bi kulturen arteko topagunea.
Mexikoko Baztango Egunean
Xarnege osatzen duten musikariak dira Joan Baudoin (boha, caremèra, zarrabetea, flauta, ttun ttuna eta perkusioa), Lucia Longué (xirula, besson-a, caremera, ahotsa, eskusoinu txikia eta boha), Simon Guillaumin (zarrabete elektroakustikoa eta ahotsa), Josean Martin Zarko (gitarra eta bouzoukia) eta Juan Ezeiza (bibolina, alboka eta baxua).
Taldeak Mexikora egiten duen hirugarren bira izango da aurtengoa, izan ere, bertan izan ziren 2007an eta 2008an. Bi bira haietan taldeak kontzertua eskaini zuen Mexiko Euskal Etxeko Baztango Egunean, eta oroimen oso onak gordetzen ditu: "Inoiz ez genuen pentsatu Txuri ta Beltz platera (odolkiz eginiko Baztango plater tipikoa) jango genuenik Mexikon".
Xarnege Mexikoko Ollin Kan jaialdian, 2008an:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus