euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xanta Sousa, brasildarra eta beltza, Euskal Herrian bizi da, herri-kirolari eta euskara-ikasle

2013/01/17

Xanta Sousa brasildarra ederki egokitu da Lesakako bizimoldera. Bertan, besteak beste, herri kirolak praktikatu eta euskaraz ere poliki moldatzen da (argazkia Noticias de Navarra)
Xanta Sousa brasildarra ederki egokitu da Lesakako bizimoldera. Bertan, besteak beste, herri kirolak praktikatu eta euskaraz ere poliki moldatzen da (argazkia Noticias de Navarra)

PUBLIZITATEA

Brasildarra da, Euskal Herrian bizi da eta herri kirolak lantzen ditu Maria do Amparo Sousa Santosek. Euskara ere poliki mintzo du eta, dioenez, ikasten du, "beste herrialde batean bizi bazara, bertako hizkuntza ikastea gauza zuzena delako". Salvador de Bahian jaio zen 1972ko abenduaren 10ean, baina egiari zor Lesakan biziizan da azkeneko 16 urteotan, amodioa errudun. Sorterria batere ahantzi gabe, bertakotu ere egin da Euskal Herrian. Euskadiko txapelduna ere bada txinga-proban. Zalantzarik gabe, brasildarra eta beltza izanik 'rara avis' da euskal herri-kirolen munduan.

Lesaka, Nafarroa. Ia egunero entrenatzen da Patxi Larretxea harrijasotzaileak Oronoz-Mugairin daukan lokalean. Bere inguruan Xanta izenaz ezagutzen dute eta bertako batekin ezkonduta, hamasei urte dira dagoeneko Lesakan bizi dela. Ibardineko benta batean dendari da lanbidez eta euskal herri-kiroletan zaletasun polita topatu du. Goizez lan egin eta arratsaldeak entrenatzeko eta euskara ikasteko baliatzen ditu. Izan ere, poliki moldatzen da euskaraz eta garrantzitsua iruditzen zaio bertan bizi denak euskara ikastea.

Soka-tira, txingak, trontza... lagun onak dauzka eta tradizioz gizonek gehiago landu badituzte ere horrek ez du batere ikaratzen. "Bakoitzak ahal duena egiten du eta aurrera", dio. Noticias de Navarra egunkariak elkarrizketa egin dio joan den asteleheneko zenbakian Xanta Sousari. Osorik eta jatorrizko bertsioan, gaztelaniaz, hemen irakur dezakezu.

 

 



Komentarioak

  • Txuria

    Zergatik ez? Neri ondo iruditzen zait. Ez da batere ohikoena herri kirolen munduan larru beltzeko kirolaririk ikustea eta seguru nago neri bezela beste hainbati ere atentzioa deitu diola.

    Txuria, 2013/01/17 15:59

  • Beltxa

    Iruditzen zait beltza dela aipatzea soberan dagoela. Txuria izan bazen izenburuan "brasildarra eta txuria" jarriko zenukete?

    Beltxa, 2013/01/17 14:14

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia