euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xabier Harlouchet, Brasilen eta Quebec-en ibili ondoren, etxera bueltatu da bere emaztearekin hotel bat irekitzeko

0999/12/31

PUBLIZITATEA

Xabier Harlouchet euskaldunak Brasilen ezagutu zuen Cristina, bere emaztea. 2000. urtean elkarrekin abiatu ziren Quebec-era eta bost urtez egon ziren han bizitzen. Gaur egun, bi seme dauzkate --Unai eta Daia-- eta duela bi urte itzuli ziren Euskal Herrira, Irisarrira. Hemen Aire Berria izena duen proiektua martxan ipini dute; herrian zegoen etxe zahar bat berritu dute landa-etxea edo hotela irekitzeko.
Frantzian soldadutza ez egiteagatik abiatu zen Xabier Harlouchet Brasilera lan egitera. Han Frantziako enpresa batean aritu zen bost urtez eta gaur egun bere emaztea den Cristina ezagutu zuen. 2000. urtean emaztearen eta bere lurraldea ez zen nonbaitera joan nahi zuten elkarrekin eta Quebec (Kanada) aukeratu zuten oporretara joateko. Hangoa gustatu eta txosten bat bete behar izan zuten etorkin bezala bizitzeko. Beste bost urtez gelditu ziren bertan eta duela bi urte Xabier Euskal Herrira itzuli zen, Irisarrira, kasu honetan emaztea eta bi semeekin.

Aire Berria izena daraman proiektua martxan ipini zuten hemen. Duela urte asko inor bizi gabe zegoen etxe zahar bat hartu zuen bikoteak, berritu eta landa-etxea edo hotel bat ireki dute, hona etorritako jendeak lo egiteko toki bat eduki dezan. Etxeak hiru logela ditu, baina beste bi gehitu daitezke; beti ere jende kopuruaren arabera. Senar-emaztea eta semeak hotelaren ondoan bizi dira, baina Xabierrek beste lanbide bat du ere. Beraz, Cristina da landa-etxeaz arduratzen dena, beti ere Xabierren laguntzarekin. Berak barre artean aipatzen duenez, gainera, hemendik urte batzuetara 'semeek izango dute laguntzeko betebeharra'.

Bikote honek, diasporan eta hemengo beste hainbat pertsonek bezala, EuskalKultura.com-i Urte Berria zoriontzeko detailea eduki zuen. Irisarritik idazten zuen eta portugesez, euskaraz eta frantzesez bere desiorik onenak opa zizkigun. Horrekin batera, hotelaren proiektuari buruzko bideo txiki bat bidaltzen zigun. EuskalKultura.com-etik beraien bizitzako garai berri honetan hoberena opa diegu.


Lotura interesagarriak

Hotelari buruzko informazioa
Hotela edo landa-etxea

Xabier Harlouchetek Urte Berria zoriontzen zion EuskalKultura.com-i
2007ko abenduaren 31n EuskalKultura.com-en argitaratuta



« aurrekoa

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia