euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xabier de Felipe bibolinjole bilbotar gaztea Peter von Wienhardt maisuarekin eskainiko du kontzertua larunbatean

2007/08/23

'Kinteto Musikene': Daniel García, Itsaso Etxeberria, Xabier de Felipe, Alba González eta Beatriz Blanco
'Kinteto Musikene': Daniel García, Itsaso Etxeberria, Xabier de Felipe, Alba González eta Beatriz Blanco

PUBLIZITATEA

Xabier de Felipe, 20 urteko biolinista bilbotar gaztea, uztailetik Schleswig-Holstein Mundu mailako Gazte Orkestran dabilena, aukeratua izan da orkestrako bibolin jotzaileen artean Peter von Wienhardt pianista hungaro-aleman handiarekin Beethovenen kuarteto bat jotzeko. Kontzertua datorren larunbatean, abuztuaren 25ean, izango da, Salzauko Jauregian, Alemaniako Iparraldean, eta Peter von Wienhardt (piano) eta Xabier de Felipez (biolin) gain, Sang Hyun Yong biola korearra eta Justin Lewis cello estatubatuarra izango dira laukoteko partaide, Beethovenen op. post. WoO 36 # 1 interpretatuko dutelarik.
Laukotea uztailetik irailera arte irauten duen Schleswig-Holstein Orkestraren Denboraldian ibili da jotzen, baita Alemanian zehar ere, eta kontzertu ugari eskaini ditu Brasil eta Hungarian, Christoph Eschenbach Pariseko eta Philadelphia Orkestretako zuzendari denaren batutapean.

Bestalde, Xabier de Felipe partaide duen Kinteto Musikenek --aurtengo “Acordes 2007” Espainiar estatuko Ganbara Musika sariduna-- zenbait kontzertu eskainiko ditu kurtso hasieratik, tartean Iurretako Aste Musikalean --azaroan--, Santanderren Botín Fundazioak antolatzen duen Kontzertu Zikloan, eta Donostiako Musika Hamabostaldian.


Lotura interesgarriak

Musikene, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia
www.musikene.net

Peter von Wienhardt pianojolearen webgunea
www.peter-von-wienhardt.de


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia