euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xabi Gutierrez, Bruno Oteiza eta Mikel Alonso sukaldariak Liman dira asteburu honetan hitzordu gastronomiko batean partaide

2008/09/24

Azoka iragartzen duen afixa
Azoka iragartzen duen afixa

PUBLIZITATEA

Euskal sukaldaritzan izen ezagunak diren Xabi Gutierrez, Bruno Oteiza eta Mikel Alonso chef-ak Perú-ko Limara bilduko dira datorren asteburuan, bertan ostiraletik aurrera eta hiru egunez garatuko den Perú 'Gustu Handia' Nazioarteko Azoka Gastronomikoan parte hartzeko. Gastón Acurio chef-a buru duen Gastronomia Elkarte Peruarra antolatzaile, bilkurak Latinoamerika eta Europako hainbat sukaldari eta aditu ospetsu bilduko ditu Limara.

Lima, Perú. Mirafloreseko San Martin koartelaren instalazioak erabat egokitu eta aldatuko dira datorren asteburuan, irailaren 26, 27 eta 28an, Perú bertako eta munduko beste hainbat naziotako sukaldari eta gastronomiazaleen elkargune bilakatzeko, lehenengo multzokoen artean Albert Adriá katalana --El Bulli jatetxekoa eta Ferran Adriáren anaia--, Xabi Gutierrez, Mikel Alonso eta Bruno Oteiza euskaldunak, eta beste hainbat aditu, tartean Sumito Estévez, Martín Alejandro Rebaudino, Giancarlo Mazzarrelli, Leonor Espinosa, Marcelo Tejedor, Pedro Miguel Schiaffino, Sandra Plevisani eta Héctor Solís bezalako izenak.

Elkarretaratzeak ekoizleen merkatu bat ere baitaratuko du, ingurutatuko den publikoari kalitatezko mozkin peruar eta andinoak erakutsi eta saltzeko, baita eremu gourmet bat ere, mokofinek Peruko jatetxe eta huarique (txokoa nahi du esan bertako hitz honek, merke eta ongi zerbitzatzen duen toki bat) onenen errezeta hautuak dastatu ahal izan ditzaten, prezio egokietan dastatu ere.

Hitzorduaren zatirik profesionalenean, programak hainbat sukaldari ospetsuen hitzaldi eta mahai inguruak iragartzen ditu, partaideen artean aipatutako Albert Adriá, innobadore porrokatua eta El Bulliko mahaiburukoen arduraduna berau; Xabi Gutierrez, Juan Mari Arzak-en ekipoko izenik ospetsuena, alaba Elenarekin batera, eta jatetxeko laboratorioan ari dena; Mikel Alonso eta Bruno Oteiza, telebista-sukaldari gisa ezagunak izateaz gain karrera polita egin dutenak Mexiko eta Euskal Herriko sukaldaritza batuz, besteak beste egun Mexiko hiriburuan daukaten Biko jatetxean; Giancarlo Mazzarelli sukaldari italiarra Txileko Santiagoko Puerto Fuy jatetxean ari dena; Sumito Estevez venezuelarra, Leonor Espinosa kolonbiarra Leo Cocina y Cava jatetxekoa, eta abar.

Lotura interesgarriak

Azokari buruzko informazio eta jakingarriak
Del 26 al 28 de septiembre en Lima

Donostiako Arzak jatetxea
www.arzak.info

Texturas El Bulli, Ferran eta Albert Adriá-rena
Texturaselbulli.com

Xabi Gutierrezi elkarrizketa (2006)
Begoña del Tesok El Diario Vascon

Mexiko DFko Biko jatetxea, Mikel Alonso eta Bruno Oteizarena
www.biko.com.mx

Sumito Estévez-en webgunea
www.sumitoestevez.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia