euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Winnipeg, testimonios de un exilio" liburuaren aurkezpena Santiagon, erbesterako bidaia luzearen testigantzekin

2015/05/21

"Winnipeg, testimonios de un exilio" liburuaren aurkezpena Santiagoko Lope de Vega antzokian
"Winnipeg, testimonios de un exilio" liburuaren aurkezpena Santiagoko Lope de Vega antzokian

PUBLIZITATEA

Valparaisoko Euskal Etxean aurkeztua izan eta gero, Txileko Santiagon aurkeztu da berriki "Winnipeg, testimonios de un exilio" liburua. Ekitaldia Txileko "Colectividad Vasca" elkarteak antolatu zuen, Lope de Vega antzokian. Han, Julio Gálvez Barraza egileak eta Jaime Ferrer Mir editoreak 1939an gudatik ihesi Txileraino 2.000 erbesteratu ekarri zituen untziaren bidaia hunkigarri haren berri eman zuten.

Santiago, Txile. Lagun asko bildu ziren berriki Santiagoko Lope de Vega antzokian, "Winnipeg, testimonios de un exilio" liburuaren aurkezpenean. Bertan hizlari izan zen Julio Gálvez Barraza egilea, Txileko erbesteratu errepublikarren historiari buruzko aditua. 

Lan honetan egileak 1939an Winnipeg ontzian heldu ziren errepublikar erbesteratuek --horien artean euskaldun batzuk--  herrialdean utzi zuten marka eta ekarpena aztertu du, dokumentu historiko, gutun, argazki eta oraindik bizirik diren errefuxiatuen lekukotzen bitartez.

Ekitaldiaren antolatzaile izan zen Txileko "Colectividad Vasca" elkartea eta hitzorduak lagun asko bildu zituen. Aurkezpenean, Julio Gálvez Barrazak eta Jaime Ferrer Mir editoreak ontziaren bidaiari buruzko solasaldi interesgarria eskaini zuten. Ontzia, itsasbidaia luze baten ostean, 1939ko irailaren 3an heldu zen Valparaisoko portura, 2.000 erbesteraturekin.

Aurkezpenean, gainera, une hunkigarriak izan ziren, batez ere bidaian parte hartu zuten lau lagunek euren lekukotza eman zutenean. Ondoren, euskal dantzariek erakustaldi bat eskaini zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia