Bilbo, Bizkaia. Windows 7 sistema eragilea eta harekin batera eskaintzen diren Live delako produktuak eskuragarri daude euskaraz dagoeneko Microsoft-en webgunean. Euskarazko bertsio berrien aurkezpena gaur ostegun arratsaldez egingo da Bilboko Campos Eliseos Antzokian egingo den ekitaldian. Bertan, Blanca Urgell (Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua) eta Montserrat Pardo (Microsoft Iberica-ko Erakunde Harremanetarako Kudeatzailea) mintzatuko dira eta Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinek “Internet Kafe” ikuskizuna eskainiko dute.
Euskaraz instalatzeko aurkeztuko diren produktuen artean, Windows 7 sistema eragileaz eta Live-z (Hotmail eta abar) gain, Windows 7 martxan duten ordenagailuetan LIP izeneko pakete arin bat instalatzeko aukera ere izango da.
Bilboko Bertendona Kaleko Campos Eliseos Antzokira gaur arratsaldez egingo den ekitaldira bertaratzerik ez dutenek zuzenean online jarraitzeko aukera izango dute hemendik.
-Windows XP euskaratzeko aplikazioa, hemen
Informazio gehiago ekitaldiaz:
-Telefonoz: (34) 943 24 96 96
-Email bidez: produccion@i-ontime.net