euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Wilfredo Lizarzaburu Muñoz da Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari berria, elkarteko Biltzar Nagusiak hala hautatua

2021/10/14

Trujilloko EEko zuzendaritzakide Juan Verastegui León, Lirio Limay Alayo, Wilfredo Lizarzaburu Muñoz eta Jorge Chávez Panduro
Trujilloko EEko zuzendaritzakide Juan Verastegui León, Lirio Limay Alayo, Wilfredo Lizarzaburu Muñoz eta Jorge Chávez Panduro

PUBLIZITATEA

Trujillo, Peru. Wilfredo Lizarzaburu Muñoz da Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari berria, honela bozkatua irailaren 12an egin zen Bazkideen Batzar Nagusian. Lizarzaburu euskal-perutarra bere sustraiekiko eta jatorriarekiko interes eta konpromiso pertsonal handia duen pertsona da, euskara eta euskal kulturaz interesatu eta bere ezagutza gaurkotzen ahalegindu dena. Trujilloko EEko sortzaileetakoa izateaz gain, elkartearen sustatzaile handienetakoa da, eta ideia sendoak ditu Peru eta Euskal Herriaren arteko loturak bultzatzeaz eta bere inguruan Euskal Herriari buruzko ezagutza eragiteaz.

Ildo horri segituz, Trujilloko Euskal Etxeak programa oso bat darama bertan abizen euskaldunak dituzten herritarren artean lotura horiek nabarmendu eta euren artean euren euskal jatorri eta erroei buruzko edukiak zabaltzearren, Programa horretako hurrengo urratsa datorren igandean bertan emango da, Arteaga familiako kideekin (ikus hemen). Orain artean bilerak egin dira, pandemiagatik online, Lizarzaburu, Verastegi, Cruzalegui eta Goicoechea deituradunekin, hauek guztiak abizen oso zabalduak Perun eta beste herrialde amerikar batzuetan.


Ezker-eskuin, zutik: Víctor Lizarzaburu Solorzano, Iván Galarreta, Juan Carlos Verastegui, Fernando Galarreta, Wilfredo Lizarzaburu eta Jorge Chávez. Eserita: Lirio Limay Alayo, María Olano Alvarillo eta Milagritos Lizarzaburu Rodríguez.

Hauxe da Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria:

- Lehendakaria: Wilfredo Lizarzaburu Muñoz
- Lehendakariordea: Milagritos Lizarzaburu Rodríguez
- Administrazio idazkaria: María Olano Alvarillo
- Ekonomia idazkaria: Víctor Lizarzaburu Solorzano
- Erakunde Harremanetarako idazkaria: Juan Verastegui León
- Barne Kontroleko idazkaria: Fernando Galarreta Paredes
- Gazteria zuzendaria: Jorge Chávez Panduro



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia