euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Washingtonen jo ostean, Korrontzi taldeak Ingalaterran amaituko du etzi 6 herrialdetan barrena egin duen bira

2016/07/21

Korrontzi taldeko kideak Washintongo Kapitolioaren aurrean, Smithsonian museoaren Folklife Festival jaialdian (argazkia Korrontzi)
Korrontzi taldeko kideak Washintongo Kapitolioaren aurrean, Smithsonian museoaren Folklife Festival jaialdian (argazkia Korrontzi)

PUBLIZITATEA

Aurtengo uztaila benetan mugitua izan da Korrontzi folk taldearentzat; izan ere, makina bat herrialdetan izan dira bizkaitarrak euren musika aurkezten. Uztail hasieran Washintonen izan ziren, Smithsonian Museoaren Folklife Festivalean, AEBetako euskaldunekin batera, eta harrezkero Kroazian, Italia, Eslovenian eta Hungarian izan dira. Etzi Warwick-en itxiko dute bira.

Donostia-San Sebastián. Korrontzi folk taldeak makina bat kilometro egin ditu errepidean azken asteotan, sei herrialdetan barrena egin duen biraren barruan. Bihar, talde bizkaitarra Hungariako Babel Sound Festival jaialdian izango da eta etzi Ingalaterran amaituko du bira, Warwick Folk Festival delakoan. 

Aurretik, taldeak munduko hainbat lekutan erakutsi du bere euskal musika tradizional baina modernoa: Wahington (AEB), Rovinj (Kroazia), Enna, Sizilia (Italia), Piran (Eslovenia) eta Pondera (Italia, berriz ere).

Hil honen hasieran, Washingtonen izan zenean, taldeak Smithsonian Museoaren Folklife Festivalen parte hartu zuen, bertara bildu ziren milaka AEBetako euskaldun eta bisitariekin batera. Jaialdiaren helburua euskal kukltura AEBetan ezaguturaztea eta Korrontzik lan horretan ederki lagundu zuen bere musikarekin.Taldeak jaialdiaren itxiera ekitaldian jo zuen eta horren aurretik hainbat kontzertu, hitzaldi eta tailerretan parte hartu zuen. EuskalKultura.com bertan izan zen eta bideoan grabatu zuen emanaldietako bat (bideoa ikusteko jo hona). 

Korrontzi taldea honakoek osatzen dute: Agus Barandiaran (trikitixa eta ahotsa), Alberto Rodriguez (gitarra eta mandolina), Kike Mora (baxua), Iker Lope de Bergara (alboka, whistles, caramillo-a, xirula, txistua, ahotsa...) eta Ander Hurtado de Saratxo (bateria eta perkusioa).

-Taldearen webgunea, hemen
-Eurekin harremanetan jartzeko, idatzi e-maila hona

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia